Zebu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Animalia

Zebua
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Artiodactyla
Familia: Bovidae
Generoa: Bos
Espeziea: Bos taurus
Azpiespeziea: Bos taurus indicus
Linneaus, 1758

Zebua (Bos taurus indicus edo Bos indicus), etxekotutako bovinae azpifamiliako azpiespezie bat da. Asian du jatorria.

Iraganean abere honen taxonomiari buruzko nahiko eztabida egon zen. Une batzuetan aparteko espezietzat hartu zen (Bos indicus) izenarekin. Bere jatorriari buruzko eztabaida ugari egon zen ere. Hasiera batean gaurren (Bos gaurus) edo bantengen (Bos javanicus) ondorengotzat hartzen zen zebua. Egun berriz demostraturik dago Indian kokaturik zegoen uroaren azpiespeziearen ondorengoa dela, hau da, Bos primigenius namadicusen ondorengoa. Azpiespezie hau K.a. 8.000 urte inguruan etxekotua izan zen. Hau dela eta, zebua Bos taurusen espezie berberekoa da.

Gauzak horrela beste edozein behi aziendaren espezie berberekoa da zebua, nahiz eta lehen aipatutako Asiako beste bi basa-idiekiko antzinako gurutzaketak ezin dira baztertu ere.

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zebu Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]