Udaberri-lore usaindun
Udaberri-lore usaindun | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Ericales |
Familia | Primulaceae |
Generoa | Primula |
Espeziea | Primula veris |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | primula flower (en) ![]() ![]() ![]() |
Udaberri-lore usaindun edo Sanjose-lore usaindun[1] (Primula veris) Primulazeo familiako landare loreduna da, jatorriz Europa hego eta mendebaldeko Asiako eskualde epeletakoa dena.[2]
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
25 cm-ko altuera hartzen duen landare bizikorra da. Hosto erroseta bat dauka eta habitat egokietan gutxi gorabehera hostoiraunkorra da.
Hostoak 5-15 cm luze dira eta 2-6 cm zabal. 9–15 mm-ko diametroa duten usain gozoko loreak ditu. Loreak hori ilunak izan ohi dira, baina aldaera gorri eta laranjak ohikoak dira naturan.
Bestelako izenak euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tokian tokiko izena du landare honek nafar Pirinioetan. Esate baterako, basantxurro (Zaraitzu eta Erronkariko ibarretan) edota martxoka (Erronkariko ibarrean). [3]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2011]
- ↑ Anderberg, Arne. Primula veris L.. Naturhistoriska riksmuseet, Stockholm.
- ↑ (Gaztelaniaz) Portús, Pablo Orduna; López, Virginia Pascual. (2018). «Estudio etnofitonímico del valle pirenaico de Roncal (Navarra)» Botanica Complutensis 42: 125–148. doi: . ISSN 1988-2874. (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).