Udondoko zubia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Udondoko zubia
Leioa Udondo puente BI-711.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Leioa
Koordenatuak 43° 18′ 56″ N, 2° 59′ 32″ W / 43.31548611°N,2.9922°W / 43.31548611; -2.9922Koordenatuak: 43° 18′ 56″ N, 2° 59′ 32″ W / 43.31548611°N,2.9922°W / 43.31548611; -2.9922
Gurutzatzen du Gobela

Udondoko zubia Gobela eta Udondo ibaien bokalea zeharkatzen duen zubia da, BI-711 errepidearen zati bat izanik. Leioako Udondo auzoan dago, Erandioko Axpetik hurbil. Leioako Udondo auzoan eta Udondo errekaren gainetik (bai Leioan bai Erandion) badaude beste zubi honentzat izen hau erabili da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendearen erdian bazegoen harrizko hiru arkutako zubia Udondo errekaren bokalearen gainean (garai hartan Gobela erreka Getxoko Areetako gunean bukatzen zelarik). Baina Hirugarren Karlistaldian Bilboko inguruetako hainbat zubi hondatu zuten, Udondoko hau eta Bilboko Areatzakoa barne. Horregatik Adolfo de Ibarretak diseinatutako behin behineko zurezko zubia eraiki zen.

1876an Bilboko Areatzako Zubi berriari ekin zitzaion, zaharraren hondakinak kenduz. Bizkaiko Herri Lanen Injeniari Burua zen Pascual Landaren proposamenaz zubi honetako burdinezko arku bat Udondokoan erabili zen.

XX. mendearen erdian, Bilbao eta Getxoko Areeta lotzen dituen errepidea zabalagoa egin zen, eta burdinezko estrukturari hormigoizko beste bat itsatsi zitzaion. Gaur burnizko arkuak bakarrik Ibaizabalgo itsadarretik ikus daitezke.[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Cárcamo, Joaquín (2006ko abendua) La segunda vida del Puente de Isabel II www.bilbao.net 9 .
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa