Erandio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Erandio
 Bizkaia, Euskal Herria
Erando Axpe Altzaga Arriaga.jpg
Altzagako hirigunea eta itsadarra.

Erandioko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Bizkaia
Eskualdea Bilbo Handia
Izen ofiziala Escudo de Erandio.svg Erandio
Alkatea Joseba Goicouria Zarraga EAJlogo.jpg
Posta kodea 48950
INE kodea 48902
Herritarra erandiotar, erandioztar
Kokapena
Koordenatuak 43° 18′ 17″ N, 2° 58′ 23″ W / 43.304722222222°N,2.9730555555556°W / 43.304722222222; -2.9730555555556Koordenatuak: 43° 18′ 17″ N, 2° 58′ 23″ W / 43.304722222222°N,2.9730555555556°W / 43.304722222222; -2.9730555555556
Erandio hemen kokatua: Bizkaia
Erandio
Erandio
Erandio (Bizkaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 17,56 km2
Garaiera 19 metro
Distantzia 8 km Bilbora
Demografia
Biztanleria 23.950 biztanle (2015) — (Red Arrow Down.svg -97)
% 48,99 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 51,01
Dentsitatea 1.363,9 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 6,91
Zahartze tasa[1] % 19,89
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 47,63
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 80,8 (2011)
Genero desoreka[1] % 9,05 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 13,62 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 24,76 (2010)
Euskararen erabilera % 3,8 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.erandioko-udala.net/

Erandio Bizkaiko ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Bilboko itsasadarraren eskuinaldean kokatua. Udalerriak 17,65 km2 ditu eta 2015. urtean 23.950 biztanle zituen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugakide ditu iparraldean Urduliz, Laukiz eta Berango; hegoaldean, Bilbo; ekialdean, Loiu eta Sondika; eta mendebaldean, Leioa, Getxo eta Bilboko itsasadarra.

Erandio da Bilbo Handiko Eskuinaldean izaera industriala duen udalerri bakarra da.

Herrigunea eta auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erandio ondorengo entitate historiko edo herriguneek osatzen dute:

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erandiogoikoaren ikuspegia.

Ez da ezagutzen noiz sortu zen Erandioko elizatea, baina badakigu XIX. mendera arte herriaren gune nagusia gaur egun Erandio Goikoa izenez ezagutzen den auzoaren inguruan hedatzen zena. Erandioko jarduera ekonomikorik nagusiena nekazaritza izan zen mendeetan zehar, baina XIX. mendeko industrializazioa gertatzean, industria nagusituz joan zen.

Asua ibai ertzeko zamaketa garabi bat.

Industriaren garapenarekin batera Erandio Goikoa garrantzia galduz joan zen herriko beste gune batzuen mesedetan. Gaur egun Erandioko erdigunea Altzaga edo Desertu izeneko gunearen inguruan kokatzen da. 1924an Bilbok Deustuko Elizatea anexionatu eta hiru urtera, Erandioko Lutxana auzoa anexionatu zuen. Orduan Lutxanak 702 biztanle zeuzkan.

Bilboko biztanleriaren beharrizanak asetzeko 1940an udalerriaren beste zati handi bat anexionatu zen eta azkenik 1966an Asua Haran guztia. 1983an anexionatutako lurralde guztiak Bilbotik banandu ziren, Erandio udalerria Bilbotik independizatu zela.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erandiok 23950 biztanle zituen 2015. urtean. Udalerriak XX. mendean izan zituen anexio eta desanexioen historiaren ondorioz, ez dago sasoi hartako populazio daturik.

1990eko hamarkadatik aurrera Erandio 25.000 biztanleren bueltan mantendu da, gora-behera txikiekin.


Erandioko biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, EAJko Joseba Goikouria bihurtu zen Erandioko alkate. 2015eko hauteskundeetan berretsi egin zuen alkatetza.

Erandioko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
9 / 21
4.324 (% 39,06)
10 / 21
4.531 (% 42,14)
Ganemos
4 / 21
2.156 (% 19,47)
Euskal Herria Bildu*
4 / 21
1.750 (% 15,81)
4 / 21
2.112 (% 19,64)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
3 / 21
1.728 (% 15,61)
5 / 21
2.236 (% 20,79)
Alderdi Popularra (PP)
1 / 21
567 (% 5,12)
2 / 21
1.108 (% 10,30)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbo eta Getxotik 8 kilometrora dago Erandio. Bi hiri horien artean egoteak eta XX. mendean zehar herriak izandako industria-garapen handiak sortutako hainbat beharrek eta premiak komunikazio egokiak sortaraztera bultzatu zuten udala. Horren ondorioz, Erandiok dauzkan komunikazio onak dira, besteak beste, Bizkaibus konpainiak Bilborekin lotzen du . Gainera, Bilboko metroari esker, ibilgailu pilaketek sortzen dituzten arazoei erantzuna eman zaie bai eta herritarren mugikortasuna handitu ere.

Mahastiak Goierrin.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun erandioztarren % 19 inguru euskaldunak dira. 1996ko datuek diotenez, Asua eta Goierri auzoak dira euskaldunenak. Bertako jatorrizko hizkera mendebaleko euskara edo bizkaieraren aldaera da, mugakideak diren Leioa, Berango eta Derioko hizkerekin kidetutakoa hein handi batean. Iñaki Gamindek azken herri horietako aldaerak aztertu ditu.

Biblioteka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erandioko bibliotekak Altzagan eta Astrabuduan daude. Hauek dira helbideak:

  • Altzagako biblioteka: Jesus Aranburu kalea, 6/8. Tfnoa.: 944170071.
  • Astrabuduko biblioteka: Josu Murueta kalea. Tfnoa.: 944672946.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erandio udalerriko Astrabudua auzoko jaiak.

Erandioztar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erandio Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa