Ukberri.net

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ukberri.net-en mantxeta

Ukberri.net Uribe Kosta eta Erandioko albistegi elektroniko euskalduna da, Indymedia edota Sustatu moduko weblogetako kazetaritza eredua duena, irekia baina moderatua alegia. Erregistratuta dagoen edonork bidal ditzake albiste zein deialdiak.

Ukberri.net 2003ko azaroaren 8an sortu zen, Euskaldunon Egunkaria eta honen Bizkaia gehigarriaren desagerpenak utzitako lekua betetzeko asmoz. Gerora, eskualdeko komunikabide digital euskaldunen artean erreferente bihurtu da. Uribe Kostako Komunikabide Euskaldunak elkarteak kudeaturik dago gaur egun.

Eskualdean bertan egiten diren ekintzen gaineko agenda on-line bat ere badu Ukberri.net-ek.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]