Sustatu (bloga)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sustatu euskaraz sortutako lehenengo weblog kolektiboa izan zen, gaur egun hedadura eta oihartzun handia duena Euskal Herrian. Teknologia berrien, Ekonomia eta Kultura gai orokorrak landu dituzte hasieratik, helburu nagusia hau izanik: Teknologia berrien inguruan informatzea, euskaraz, guztia ere software librearekin, eduki libreak bultzatuz eta edozein erabiltzaileren ekarpenak onartuz.

2001eko urriaren 29an sortu zuten Gipuzkoan "Goiena Komunikazio Zerbitzuak" eta "CodeSyntax" informatika-enpresek.

Estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko azaroan 15 urte beteta, datu hauek erakutsi zituen Sustatuk: 10.987 artikulu argitaratuta (artxibo oso-osoa online dago). Artikuluekin batera, 9.500 argazki eta 20.000 erantzun baino gehiago. Urte guzti hauetan, orotara, 5.000.000 bisita baino gehiago izan dituzte, eta 1.750.000 erabiltzaile, guztira 10 milioi orrialde bistaratuz.[1]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]