Ullgo setioa

Koordenatuak: 42°33′44″N 1°15′33″W / 42.5622°N 1.2592°W / 42.5622; -1.2592
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ullgo setioa
Aragoiar Gurutzada
Data1283ko iraila
LekuaNavardún
Koordenatuak42°33′44″N 1°15′33″W / 42.5622°N 1.2592°W / 42.5622; -1.2592
EmaitzaFranko-nafarren garaipena
Gudulariak
 Frantziako Erresuma
 Nafarroako Erresuma
Aragoiko koroa
Buruzagiak
Eustakio Beaumarchèskoa Eximén Artiedakoa
Indarra
4.000 Ezezagunak

Ullgo setioa 1283an gertatutako gudua izan zen, Aragoiar Gurutzadan zehar gertatutakoa.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martin IV.ak, Klemente IV.a ordezkatu ondoren, Petri Nagusia errege izendatu zuen. Honek Siziliar bezperen ondoren uhartea inbaditu zuenean, bere eskubideak galdu zituen baina 1283ko abuztuaren 27an de iure Aragoiko eta Valentziako errege eta Bartzelonako konde bilakatu zen.

Patri Nagusiak Tarazona aldera joan zen Albarracíngo setioa burutzera. Bere helburua Joanes II.a Nuñez Larakoari Albarracíngo jaurerria kentzea. Hau Nafarroako Erresumako aliatua zen eta, 1274an Filipe III.a Frantziakoak Nafarroan sartu zenetik, baita Frantziakoa ere.

Setioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1283an Eustakio Beaumarchèskoa Tolosako seneskala eta Nafarroako gobernadoreak, lau mila zaldunen buruan,[1] Zangozako mugatik Aragoin sartu[2] eta Ullgo gaztelua eraso zuen. Errebal eta gezileihoak hartu ondoren, defendatzaileak dorrean gorde ziren. Dorreari su eman zuten eta garnizioa erori zen. Eximén de Artieda tenentea preso hartu zuten.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztelua erori eta berehala, nafarrek Ull, Undoze Lerda eta Salbaterra Ezka suntsitu eta Bailo, Arbués eta Berdún bereganatu zituzten. Handik gutxira, azaroaren 1 eta 11 artean, bertokoen eta batez ere Lésko jauna zen Augèr de Berbedàren laguntzari esker, Arango Harana guztiz okupatu zuen. Nafarrek eta aragoiarrek su-eten bat adostu zuten hurrengo urteko otsailera arte.[2]

1284ko otsailaren 27an, Parisen, Martin IV.ak Filipe III.a Frantziakoaren bigarren semea zen Karlos Anjoukoa Aragoiko eta Valentziako errege eta Bartzelonako konde izendatu zuen.

Irailean Petrik aurreko urteko inbasioari erantzuteko prest zegoen eta Tuterako baratzeak erasotzea erabaki zuen.[3] Erregeak almogavarrei askatasuna eman zien eta hauek beldurra sortu zuten eskualdean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) Delamont, Ernest. La croisade de 1285 par Ernest Delamont. in: Histoire du roussillon..
  2. a b (Gaztelaniaz) Zurita, Jerónimo. Anales de Aragón. .
  3. Valls Taberner, F.; Soldevila, Ferran. (1972). Història de Catalunya. 1 (3. argitaraldia), 187 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]