Filipe III.a Frantziakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Filipe III.a Frantziakoa
Jollivet - Philip III of France.jpg
Frantziako erregea

1270eko abuztuaren 25a - 1285eko urriaren 5a
Luis IX.a Frantziakoa - Filipe I.a Nafarroakoa
Bizitza
Jaiotza Poissy1245eko apirilaren 3a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Perpinyà1285eko urriaren 5a (40 urte)
Hobiratze lekua Saint-Denisko basilika
Heriotza modua berezko heriotza: disenteria
Familia
Aita Luis IX.a Frantziakoa
Ama Margaret of Provence
Ezkontidea(k) Elisabet Aragoikoa  (1262ko maiatzaren 28a -  1271ko urtarrilaren 28a)
Marie of Brabant, Queen of France Itzuli  (1274ko abuztuaren 21a -  1285eko urriaren 5a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Kapeto leinua
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak subiranoa
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Zortzigarren Gurutzada
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa

Filipe III.a Frantziakoa (Poissy, 1245eko apirilaren 30a - Perpinyà, 1285eko urriaren 5a), izengoitiz Filipe Ausarta (frantsesez: Philippe le Hardi) deitua, Frantziako erregea izan zen 1270-1285 bitarteko urteetan.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luis VIII.aren semea zen. Harekin joan zen Zortzigarren Gurutzadara. 1271ean, osaba Alfontso hiltzean, Tolosa, Poitou eta Auverniako konde bihurtu zen, eta 1274an Venaissingo konderria Aita Santuari utzi zion. Bere osaba Karlos I.a Anjoukoaren alde atera zen, eta Petri III.a Aragoikoaren kontra, 1282an. Aita Santuak Petri III.ari erregetza kendu eta Karlos Valoiskoari, Frantziako erregearen semeari, eman zionean, Filipe III.ak Aragoiren kontrako gurutzada gidatu zuen (1284-1285), Aragoi hartzeko asmoz, baina huts egin zuen.

Elisabet Aragoikoarekin ezkondu zen, eta hura hiltzean, berriz, Maria Brabantekoarekin; hark eskaturik Pierre de la Brosse, bere begikoa, urkarazi zuen.

Ezkontzak eta haurrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filipe bi aldiz ezkondu zen. Lehenik, 1262an, Aragoiko errege Jakue I.aren Elisabet alabarekin; lau seme izan zituen harekin:

  • Luis (1264-1276)
  • Filipe IV.a (1268-1314)
  • Roberto (1269-1276)
  • Karlos (1270-1325), Valoisko kondea

Elisabet 1271n hil zen, eta 1274an Filipe Brabanteko duke Henrike III.aren Maria alabarekin ezkondu zen. Harekin hiru seme-alaba izan zituen:

  • Luis (1276-1319), Evreuxko kondea
  • Margarita (1282-1318), Eduardo I.a Inglaterrakoarekin ezkondua
  • Blanka (1284-1305), Bohemiako erregea zen Rodolfo I.arekin ezkondua

Maria 1321ean hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Filipe III.a Frantziakoa Aldatu lotura Wikidatan