Petri III.a Aragoikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Petri III.a Aragoikoa
Pedro III de Aragón.jpg
Bizitza
Jaiotza Valentzia1239
Herrialdea Aragoiko koroa
Heriotza Vilafranca del Penedès1285 (45/46 urte)
Hobiratze lekua Santes Creus
Familia
Aita Jakue I.a Aragoikoa
Ama Violant of Hungary
Ezkontidea(k) Constance of Sicily, Queen of Aragon
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Royal house of Aragon
House of Barcelona
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerak Trobadorea, poeta, idazlea eta musikagilea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa kristautasuna

Petri III.a Aragoikoa (Valentzia, 1240 - Vilafranca del Penedès, 1285eko azaroaren 11), ezizenez Handia (katalanez: Pere el Gran, aragoieraz: Pero lo Gran) deitua, 1276-1285 bitartean Aragoiko eta Valentziako erregea eta Bartzelonako kondea, eta 1282-1285 bitartean Siziliako erregea izan zen. Aragoiko erregerik nagusienetariko bat izan zen. Bere erresuman bakea ezarri ondoren, Tunisiari eraso eta Sizilia zein Malta konkistatu zituen, Roger de Lauria almiranteari esker.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jakue I.a Aragoikoaren eta Violant Hungariakoaren semea zen. Musulmanen eta Kataluniako aitonen semeen matxinadak zapaldu zituen bere erregealdian. 1282an, Siziliar bezperak izenez ezagutzen den matxinada piztu zen Sizilian, eta Petri III.ak uhartea konkistatu eta hango errege egin zen. Handik itzuli zenean, Aragoiko eta, batez ere, Kataluniako aitonen semeak matxinatu ziren haren aurka; hala, Aragoiri hainbat pribilegio eta katalanei konstituzio berria (Bartzelonako gorteak, 1283-1284) eman zizkien giroa baretzeko.

Petri III.a Erdi Aroko heroia izan zen eta garai hartako idazleek eta pentsalariek sarri aipatu zuten beren obretan; hala, Dantek Divina Commedian aipatzen du, eta Desclot, Boccaccio eta Shakespearek ere goraipatu zuten.

Ezkontzak eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1262an Manfredo Hohenstaufen Siziliako erregearen alaba Konstantzarekin ezkondu zen; sei seme-alaba izan zituzten:

Maria Nicolau izeneko maitalearekin hiru seme-alaba izan zituen:

Ines Zapata izeneko maitalearekin lau seme-alaba izan zituen:

Genealogia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Jakue I.a Aragoikoa
Aragoiko erregea
1276 - 1285
Ondorengoa
Alfontso III.a Aragoikoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Petri III.a Aragoikoa Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Valentziako Erkidegoa
Artikulu hau Valentziako Erkidegoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.