Ulungur lakua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lakuaren satelite bidezko irudia.

Ulungur lakua (txineraz: 乌伦古湖), Txinako Herri Errepublikako Xinjiang eskualde autonomoko Fuhain dagoen lakua da. Lakuak 1.035 kilometro koadroko azalera dauka, eta Txinako hamar lakurik handienetako bat da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lakua, bi zatitan banatzen da, Buluntuo lakua eta txikiagoa den Jili lakua, azken hau Ulungur ibaiaren urek hornitutako lakua. 1969an ubide bat eraiki zen Ulungur eta Irtysh ibaien artean, lakura ur gehiago eramateko.

Negu garaian, lakua izoztu egiten da, eta izotz-arrantza egiten dute bertako biztanleek.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.