Uma Aventura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Uma Aventura
Jatorria
Egilea(k)Ana Maria Magalhães (en) Itzuli eta Isabel Alçada (en) Itzuli
Jatorrizko herrialdeaPortugal
IlustratzaileaArlindo Fagundes (en) Itzuli
ArgitaletxeaEditorial Caminho (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoahaur literatura
Hizkuntzaportugesa

Uma Aventura (euskaraz: «Abentura bat») gazteentzako liburu saila da, Ana Maria Magalhães eta Isabel Alçada idazle portugaldarrek idatzitakoa. 65 liburu dira guztira[1]. 1982an argitaratu zen lehenengoa[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ana Maria Magalhães eta Isabel Alçadak 1976an elkar ezagutu zuten Olivaiseko Fernando Pessoa ikastetxean lanean ari zirela, portugesa eta historia irakasten baitzituzten[2][3]. Ikasleen artean irakurtzeko zaletasun falta nabaritu zutenez, lau bat urtez eskolako ipuinak idazten hasi zituzten, Anel Alçães (edo Avel Alçães beste iturri batzuen arabera[4]) izengoitia erabiliz[2]. Beste irakasle batzuk ere hasi ziren Magalhães eta Alçadaren testuak erabiltzen ikasgeletan[1][5].

Arrakastak bultzatuta, liburu bat argitaratzea erabaki zuten[1][5]. Ikasleen inkesta bat egin zuten zein generotako liburuak gustatzen zaizkien jakiteko, eta pertsonaia gazteak dituzten krimen istorioak eta misteriozko ipuinak arrakastatsuak direla enteratu ziren[1][3].

Notícias Magazine aldizkariaren arabera, lehenengo liburua, Uma Aventura na Cidadeeuskaraz: «Abentura bat hirian»—, 1981eko azaroan idatzi zen[2]. Hala ere, Diário de Notícias eta Observador aldizkarien arabera, hiru hilabetetan idatzi zen, 1982ko urtarriletik apirilera[5][6]. Hiru argitaletxek uko egin zioten argitaratzeari[1][5][6]. Caminho argitaletxeak onartu zuen egileek bigarren liburua bat idazteko baldintzarekin[1]. Uma Aventura nas Férias do Nataleuskaraz: «Abentura bat Gabonetako oporretan»— liburuaren iturria Magalhãesek Trás-os-Montesera egindako bidaiari buruzko inpresioak izan ziren[7]. Bi liburuak aldi berean argitaratu ziren, 1982ko azaroaren 25ean[3].

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Teresa eta Luísa bikiak seigarren mailan daude lehenengo liburuan. Oso antzekoak dira eta besteengandik ezkutatzen dute bereiz daitezkeen ezaugarria. Ausartak eta erabakiak dira, nahiz eta batzuetan misterio bat ikusten duten egoera guztietan. Caracol izeneko txakur bat dute[8].
  • Pedro bederatzigarren mailako ikaslea da, taldeko adimentsuentzat jotzen dena. Medikuntza ikasteko asmoa du. Gurasoekin eta arrebarekin bizi da. Hasieran ez nintzen Chicorekin ondo moldatzen (lehen liburua beraien arteko borroka batekin hasten da). Chico bezain indartsua izan nahiko luke[8].
  • Chico bederatzigarren mailakoa da, taldeko ausartena eta indartsuena. Arazoak ditu ikasletekin. Borrokalaria da, baina ez ditu inoiz ume txikiak iraintzen. Lagunak bigarren familiatzat ditu. Askotan maitemintzen da[8].
  • João taldeko gazteena da, bosgarren mailakoa. Asko gustatzen zaizkie animaliak, batez ere Faial, bere artzain-txakurra. Amonarekin bizi da, gurasoak Alemanian lan egiten duten bitartean[8].

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Uma Aventura na Cidade
  2. Uma Aventura nas Férias do Natal
  3. Uma Aventura na Falésia
  4. Uma Aventura em Viagem
  5. Uma Aventura no Bosque
  6. Uma Aventura entre Douro e Minho
  7. Uma Aventura Alarmante
  8. Uma Aventura na Escola
  9. Uma Aventura no Ribatejo
  10. Uma Aventura em Evoramonte
  11. Uma Aventura na Mina
  12. Uma Aventura no Algarve
  13. Uma Aventura no Porto
  14. Uma Aventura no Estádio
  15. Uma Aventura na Terra e no Mar
  16. Uma Aventura debaixo da Terra
  17. Uma Aventura no Supermercado
  18. Uma Aventura Musical
  19. Uma Aventura nas Férias da Páscoa
  20. Uma Aventura no Teatro
  21. Uma Aventura no Deserto
  22. Uma Aventura em Lisboa
  23. Uma Aventura nas Férias Grandes
  24. Uma Aventura no Carnaval
  25. Uma Aventura nas Ilhas de Cabo Verde
  26. Uma Aventura no Palácio da Pena
  27. Uma Aventura no Inverno
  28. Uma Aventura em França
  29. Uma Aventura Fantástica
  30. Uma Aventura no Verão
  31. Uma Aventura nos Açores
  32. Uma Aventura na Serra da Estrela
  33. Uma Aventura na Praia
  34. Uma Aventura Perigosa
  35. Uma Aventura em Macau
  36. Uma Aventura na Biblioteca
  37. Uma Aventura em Espanha
  38. Uma Aventura na Casa Assombrada
  39. Uma Aventura na Televisão
  40. Uma Aventura no Egipto
  41. Uma Aventura na Quinta das Lágrimas
  42. Uma Aventura na Noite das Bruxas
  43. Uma Aventura no Castelo dos Ventos
  44. Uma Aventura Secreta
  45. Uma Aventura na Ilha Deserta
  46. Uma Aventura entre as Duas Margens do Rio
  47. Uma Aventura no Caminho do Javali
  48. Uma Aventura no Comboio
  49. Uma Aventura no Labirinto Misterioso
  50. Uma Aventura no Alto Mar
  51. Uma Aventura na Amazónia
  52. Uma Aventura no Pulo do Lobo
  53. Uma Aventura na Ilha de Timor
  54. Uma Aventura no Sítio Errado
  55. Uma Aventura no Castelo dos Três Tesouros
  56. Uma Aventura na Casa da Lagoa
  57. Uma Aventura na Pousada Misteriosa
  58. Uma Aventura na Madeira
  59. Uma Aventura em Conímbriga
  60. Uma Aventura no Palácio das Janelas Verdes
  61. Uma Aventura no Fundo do Mar
  62. Uma Aventura Voadora
  63. Uma Aventura em Noite de Tempestade
  64. Uma Aventura nas Arábias
  65. Uma Aventura na Quinta dos Enigmas
  66. Uma Aventura para o Fim das Férias

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g (Portugesez) Duarte de Freitas, Inês. (2022). «Uma Aventura: 40 anos e nove milhões de livros depois, as aventuras não têm fim à vista» Público.
  2. a b c (Portugesez) Guerreiro, Catarina. (2017). «Como começaram as aventuras de Ana Maria Magalhães e Isabel Alçada» Notícias Magazine.
  3. a b c (Portugesez) Bento, Sónia. (2022). «Ana Maria Magalhães e Isabel Alçada: "Vamos continuar a escrever aventuras"» Sábado.
  4. (Portugesez) «Uma nova aventura na 5 de Outubro» Diário de Notícias.
  5. a b c d (Portugesez) Fiel, Jorge. (2010). «"Nasci com a verdade ao pé da boca"» Diário de Notícias.
  6. a b (Portugesez) Dantas Ferreira, Rita. (2017). «As histórias de "Uma Aventura" em 35 anos» Observador.
  7. (Portugesez) Reis, Cristiana; Bogarim, Bernardo; Rocha, Rui. (2021). «"Esta história, no fundo, são aventuras que eu própria vivi em férias de Natal na quinta dos meus avós em Trás-Os-Montes"» SIC Notícias.
  8. a b c d (Portugesez) Magalhães, Ana Maria; Alçada, Isabel. (1988). Ler ou não ler - eis a questão. Caminho, 68-69 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]