Umorea itzulpenean

Wikipedia, Entziklopedia askea

Umorea itzulpenean itzulpengintzan sortzen diren erroreen ondorioz sortu daiteke, itzultzaileak itzultzen saiatzen diren zenbait gauzaren arteko irregulartasun eta desadostasunengatik[1]. Hau itzultzailearen ezjakintasunak eraginda izan daiteke, baina baita testuaren itzulezintasunagatik ere, alde linguistiko eta kulturalen ondorioz. Gainera, itzulpenetan erroreak sor daitezke itzultzailearen hizkuntza-gaitasun ezaren ondorioz itzuli nahi den hizkuntzan. Itzulpen-erroreek, egilearen edo hizlariaren esanahiak, zentzugabe eta barregarri izateraino desitxuratu ditzakete, efektu umoretsu eta komikoa emanez. Itzulpenen erroreek nahi gabeko umorea sor dezakete, nahita sortutakoaren antzekoa izanik. Nahitako umorearen antzera, nahi gabeko umoreak linguistika eta kulturaren arteko konbinazio bat da, ezaugarri espezifikoak dituena, eta umorea sortzeko gailuak (hitzak eta esaldiak besteak beste) bertan txertatuak dauzka, eta umorea transmititzeko bezain trebea da.

Itzulpen errore gehienak hizkuntzaren itzulezintasunak sortuak eta etxekotze linguistikoaren eta atzerriratze-prozesuaren porrotaren eragin dira. Adibidez, 多多少少 ( [ˈduɔ duɔ ʃaʊ ʃaʊˈ] ) txinatar esaera idiomatikoak 'neurri batean' esan nahi du euskaraz. Hala ere, literalki itzuliko bagenu, esaldi berberak 'asko asko gutxi gutxi' esan nahi du, esanahi originala galduz eta gainera puntu komiko bat emanez.

Itzulezintasunaren kasu bat oso nabarmena izan zen Coca-Cola lehenengoz Txinatar merkatuan sartu zenean 1928an. Hasiera batean, erabili ziren Txinatar transliterazioak, elkar konbinatzerakoan sortzen zuten esaldia, "argizariz lotutako zaldi emea" edo "hozka egin argizarizko zutoinari" moduan irakurri zitezkeen. Beraz, lau txinatar karaktere aurkitzeko beharra sortu zen non hauen fonologia "Coca-Cola" soinura gerturatzen ziren esanahi zentzugabe edo kontrajarririk sortu gabe. Nahasketa hau, azkenean, 可口可乐 karaktereekin konpondu zen, honela itzul zitekeelarik: "Ahoa alaitu ahal izateko".[2]

Horregatik, adierazitako hitzen konbinazioak eta itzulpenak helburu den kulturara eta hizkuntza-interpretazio literalera egokitu behar ditu, bestela gaizki-ulertu barregarriak sortuko lirateke. Horrelako erroreen adibide nagusiak dira gaizki itzulitako seinale, ohar eta menuak non atzerriko zein bertako hizlariei laguntzen saiatzean huts egiten dutenak.

Itzulpen zailtasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adierazpen eta konbentzio arruntek iturburu hizkuntzan, interpretazio arraro edo umoretsu batean amaitu dezakete ez direnean baliokide diren adierazpen edo konbentzioetara itzultzen entzulearen edo irakurlearen eraginez helburu den hizkuntzara, eta horren ordez, mekanikoki edo hitzez hitz itzultzen direnean.

Itzulpenarekiko zailtasunak hitzen ordenan egon daitezkeen desberdintasunengatik edo kulturari lotutako adierazpenengatik sortu daitezke, eta askotan baita itzulpen automatikoak izan dezakeen inflexioak sortuta ere.

Oharkabean eginiko akatsak eta ondoriozko umorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontzientzia kulturala, denbora-gogoetak, klase soziala eta hezkuntza bezalako kanpo faktoreak, egoera eta estrategia narratiboa bezalako barne faktoreekin batera, itzulpenak umorean duen eragina oso handia da.

Anbiguotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitz homonimoak, paronimoak, aliterazioak edo errimatuak, edo hizkuntza metalinguistikoak erabil daitezke umorea sortzeko.[3]

Gainjartze semantikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Umorea homonimoak, homografoak edota semantikoki erlazionatutako sinonimoak ulertzeko ezgaitasunetik sor daiteke. Gainjartze semantikoak ezberdintzeko zailak izan daitezke, batez ere itzulpenean, batez ere hitz polisemikoak tratatzen ari garenean, hauen konnotazio ezberdinek ezinezkoa egiten dutelako itzulpen argiak egitea.

Adibidez, hona hemen golf zelai batean aurkitutako gainjartze semantiko bat, ingelesera eginiko itzulpen baten ondorioz:

"ANY PERSONS (EXCEPT PLAYERS) CAUGHT COLLECTING GOLF BALLS ON THIS COURSE WILL BE PROSECUTED AND HAVE THEIR BALLS REMOVED"

Eta hemen euskaraz:

"GOLF PILOTAK JASOTZEN AURKITZEN DEN PERTSONA ORO (JOKALARIAK IZAN EZIK) AUZIPETUA IZANGO DA, ETA PILOTAK KENDUKO ZAIZKIO”

Euskarazko itzulpenak argi uzten duen arren, ingelesezkoak mezu zertxobait komikoa uzten du, azken aditz bezala “removed” erabiltzean, honen erabilerak aurretik aipatutako “balls” hitzarekin batera, zigor bezala kastrazioa emango delakoaren mezua ematen baitu. “Removed”-en ordez “confiscated” bezalako aditz bat erabiliko balitz, oinarrizko esanahia mantenduko litzake, bestelako mezurik eman gabe.

Makina itzulpenetan "Fuck the certain price of goods" ("Produktuei dagokien prezioari izorra diola") esaldia txineratik ingelesera itzultzean sortu zen adibide txoro ezagun baten modura geratu da. Testu hau merkatu txinatar batean aurkitzen zen, bi hizkuntzetan zegoen kartel batean, eta honako hau esan nahi beharko zuen: "Dry goods department" ("Produktu lehorren saila"). Txinera sinplifikatu-ko 干 karaktereak (link: 干) "do", "dry" edota "fuck" esanahiak ditu, hortik makinaren hutsegitea.

Hutsune lexikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hutsune lexikoei buruz hitz egitean, hizkuntza batean itzulpen zuzenik gabeko hitz edo esaldiei buruz ari gara.

Itzulpenik gabeko hitza izan daitezke:

"Scorpie" hitza erromaniarreraz adibidez emakume itsusi eta desatseginari deritzo. "Torschlusspanik" hitz alemaniarra atea itxiko deneko ikarari deritzo, baina hitza bere osagaietan banatu ezkero, "Torschluss" eta "panik", eta hauek itzuliz, hitz nagusiaren esanahiaren sorrera ikus daiteke.

Ikus daitekenez, umorea hizlariek hizkuntza ezberdinen artean dauden hutsune lexikoak atzemateko duten ezgaitasunetik dator.

Bestalde, turismo agentzia txekoslovakiar batean ikus zitekeen: "Take one of our horse-driven city tours. We guarantee no miscarriages." ("Hartu gure zalgurdien hiri tourra. Aborturik ez dela egongo ziurtatzen dizugu.")

Ikus daitekeen bezala, bi hizkuntzen artean itzulpena egitean, bien arteko hutsunea betetzeko itzultzaileak “miss” aditza erabili beharrean, “mis-” aurrizkia erabili zuen, ondorioz testu komiko hau sortuz, gurdia galtzeko aukerarik ez dagoela esan beharrean, aborturik ez dela egongo ziurtatzen dute.

Hong Kong-eko dentista zentro baten iragarkian irakur daiteke: "Teeth are extracted by the latest Methodists." ("Hortzak punta-puntako Metodistek ateratzen dituzte.")

Testu honen egileak ez zituen ondo ulertzen ingelesaren “-gile” motako izen deribatuak, “specialist” edota “expert” bezalako hitzak erabili ordez, nahigabean “method” hitzaren lexema bat sortzeko deribazio arraro baten ostean. Honek egoera umoretsua sortzen du, deribazio hau homofonoa baita kristautasunaren adar Metodistarekin (ingelesez “Methodists”).

Tabako marka amerikar baten eslogana - “Salem, Feeling Free" - japonierara itzultzean, "When smoking Salem, you feel so refreshed that your mind seems to be free and empty" esaldia sortu zuen itzultzaileak. Itzultzailea “free” hitzaren konnotazio guztiak ukitzen saiatu izaneko adibide argia da, baliteke hizkuntza erabiltzeko arazoengatik, hau ez denean batere beharrezkoa, japonieraz baitaude “free” adjektiboaren esapide baliokideak ( adibidez : 自由な).

Berdintasun morfo-fonologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kasu batzuetan, nahigabezko umorea sortzen da hizlariak erabili beharreko hitzaren berdintasun morfo-fonologikoak dituzten lexemak erabiltzean.

Adibide polit eta xarmagarriak dira 2010eko komedia eta arte martzialen Just Call Me Nobody filmean Xiao Xiao Bin -ek erabiltzen dituen hitzak, non ingelesezko hitzen ahoskera txinerarekin itzulgarritasuna dutelako:

(1)[Yes] → 爷死 /ji̯ɛ sɨ/ ‘Grandpa dies’

(2)[Nice]→ 奶死 /naɪ̯ sɨ/ ‘Grandma dies’

(3)[Bus] →爸死 /bɑ sɨ/ ‘Dad dies’

(4)[Knees] →你死 /ni sɨ/ ‘You die’

(5)[Was]→ 我死 /wu̯ɔ sɨ/‘I die’

(6)[Does] →都死 /tɤʊ̯ sɨ/ ‘All die’

(7)[One dollar] → "完蛋了 /wu̯an tan lɯ̯ʌ/ ‘It’s over’

1 etik 7 rako adibideek ingelesezko esanahi originala galtzen dute. Nahiz eta fonetikoki zuzen ahoskatua egon, ahoskera errazki itzulgarria da esanahi tristeko txinerazko lexema batera. Bi esanahien justaposizioak itzulpena akats izugarriz barregarri bihurtzen du.

Gaizki idaztea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaizki idatzitako hitzak itzulpen guztietan gertatzen diren nahi gabeko umore oinarrizkoena dela esan daiteke, gehienbat seinale eta jatetxeetako menuetan. Umorea gaizki idatzitako hitzetan sortzeko gaitasuna bereziki gertatzen da esaldi edo esaldi bateko gai lexikoak hizkuntza horretako hiztunentzat oso ezagunak eta ohikoak direnean, baina testuinguru jakin batzuetan desegokia izan daitekeen esanahi erabat ezberdina hartzen dutenean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentzia desegokiak erabiltzean itzultzaileak eman nahi dion esanahia alda dezake eta interpretazio komiko ugari sortuz irakurleentzat. Adibidez,

(1) Txinako Safari Parkeko seinale batek honela dio "大象在此 请留在车上 Elefanteak hemen mesedez mantendu zuen autoetan"

Itzultzaileak parkea bisitatzen ari den publiko orokorra seinalearen erreferentziazko markatzaile inplizitu gisa aipatu nahi zuen, "zure" anafora laguntzailea erabiliz, baina ez zuen ulertu, eta, horren ondorioz, anafora esplizituak, nahi gabe, "elefanteak" irudikatzen ditu hasierako erreferente gisa. Honela, honek umorezko gidoi bat sortzen du, seinalea elefanteei zuzendua dagoela ematen duelarik eta ez pertsonengana. Gainera, adibide honek puntuazioaren garrantzia kohesio moduan azpimarratzeko balio du; itzultzaileak puntua edo harridura ikurra erabili izan balitu "elefantea" hitzaren ondoren, "zure" anafora literalki interpretatuko lukete irakurleek. Horrela, umorez irakurtzeko aukera guztiak baztertuko lituzke itzultzaileak.

(2) Astekari sobietarreko artikulu batek honela dio "Sobietar Errepublikako 15.000 margolari eta eskultoreren Moskuko Arte Erakusketa izango da. Azken bi urteetan exekutatu dituzte."

Era berean, "hauek" erreferentzia anaforikoaren akats bat dago, irakurleen interpretazioari "Sobietar Errepublikako margolariak eta eskultoreak" erreferentzia egiten diona. Horrela, azken bi urteetan exekutatuak izan zirela pentsarazten du, irakurleen artean barrea sortuz. Itzultzailearen asmoa "hauek" esaten duenean 'arteari' edo ziurrenik 'margolari eta eskultoreen lanei' erreferentzia egin nahi dio eta ez 'Sobietar Errepublikako margolari eta eskultoreei'. Horregatik, testu honek ez du testu erreferente egokirik nahi den mezua behar bezala emateko.

Hitzen ordena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitzak ordenatzea da lengoaia baten osagai sintaktikoek zentzuzko esaldi bat sortzeko duten era bakarra. Hizkuntza ezberdinek estruktura ezberdinak erabiltzen dituzte hitzak ordenatzeko unean. Hizkuntza batetik besterako itzulpen zuzenak egiteak esapide bat behar ez luken lekuan egotea gertarazi lezake, ondorioz hasierako esanahia galduz edota aldatuz, kasu batzuetan umorea gehituz.

Moskuko hotel baten sarreran ikus daiteke, bertako monasterio ortodoxo bati buruzko kartel batean, honek esanik "Вы можете посетить кладбище, где известные российские и советские композиторы, художники и писатели похоронены ежедневно, кроме четверга. You are welcome to visit the cemetery where famous Russian and Soviet composers, artists and writers are buried daily except Thursday." (“Ongietorria zara hilerri hau bisitatzera, non egunero errusiar eta sobietar konposatzaile, artista eta idazle ezagunak lurperatzen diren, ostegunetan izan ezik.”)

“Egunero ostegunetan izan ezik” esapidearen kokapen okerraren ondorioz (ingelesezko itzulpenean), itzulpen umoretsu bat sortzen da, non ia egunero arteen arloko jende ezaguna lurperatzen deneko ideia ematen duen. Itzultzailea ez zen ohartu eman beharreko mezuaren ingelesezko esanahia guztiz aldatzen dela esaldiaren ordena errusiarra mantentzen saiatzean.

Tokioko taberna bateko menuak dio “Special cocktails for the ladies with nuts”.

Itzulpen honen tonu umoretsua “with nuts” modifikatzailearen kokapenari esker sortzen da. Hasierako esanahiean, koktelari egiten zion erreferentzia, hau da, hauek fruitu lehor motaren batekin egiten direla adierazi nahi zen. Baina itzulpeneko kokapenak ingelesezko “nut” hitzaren polisemiarekin jokatzen du, bere esanahien artean gizonezkoen gonadei deitzeko modu bat delako, ondorioz bukaerako esaldiak gizonezkoen gonadadun emakumezkoei egiten die erreferentzia.

Noruegako taberna batean ikus daiteke: "Ladies are requested not to have children in the bar"[4] ("Emakumeei eskatzen zaie tabernan umerik ez edukitzea")

Ikus daitekenez, esaldia itzultzeko unean aukeratu den ordenaren ondorioz tabernan umeak erditzea debekatua dagoela ematen du, berez ume txikiak tabernan ez egotea eskatu nahi zenean.

Itzultzaileak erabakitako umorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zergatik hartzen da erabaki hau?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko guztia kontuan harturik, gaur egun zailagoa egiten da testu bat gaizki itzultzea, itzultzaileak aspaldian baino ikasiagoak direlako, eta iraganean baino askoz baliabide gehiago dituzte eskura beraien lana betetzeko. Honekin batera, programen bidezko itzulpenak ere zuzenagoak dira, programa hauek askoz hobeto prestatuta daude eta.

Ondorioz, esan liteke akatsen bidez umorea sortzea zailagoa dela itzulpena esperientziadun eskuetatik pasatzen denean. Hala eta guztiz ere, arlo berezi bat existitzen da non itzulpenaren bidez umorea sortzea kontuan hartu beharreko lan bat den: atzerriko umorezko film eta telebista saioak.

Hauek itzultzea lan bereziki konplikatua da, itzulpena ez delako soilik testuzkoa, baizik eta ikus-entzunezko alderdi garrantzitsu bat kontuan hartu behar den. Hau da, pertsonaia eta aktore bakoitzari dagokion testuen itzulpenak jatorrizko edukiaren "timing"-arekin bat egin behar du, eta testuak pantailan ikusten den aho mugimenduekiko berdintasun puntu bat eduki behar du. Honekin batera, ezinezkoa da hitzez hitzeko itzulpena egitea, erreferentzia eta lokalizazio ezberdintasunengatik txiste batek baino gehiagok zentzua galduko bailuke.[5]

Hau ez da inoiz arazo bat izan pentsamendu bixiko itzultzaileentzat, eta Euskal Herrian bertan pertsona horietako asko ditugu. Adibide ezberdinen artean hortxe dugu "Sakura Kartak Zakura" izenburu jostagarria, "Card Captor Sakura"·marrazki bizidun japoniarretik etorria. Edo Lasterketa Zoro-etako partehartzaileen izen bitxiak, hala nola:

Pierre Nodoyuna y Patán --> Dick Atorrante eta Baldar

Pedro Bello / Peter Perfect --> Peter Lerden

Brutus y Listus --> Rufus Zarrast eta Zerrahortz

Profesor Locovitch --> Zoroeta irakaslea

Hermanos Macana --> Agapuru anaiak

eta abar

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Zoha Alam, Qaiser. (1989). «Humor and Translation: Evidence from Indian English» Meta : journal des traducteurs / Meta: Translators' Journal 34 (1): 72–78.  doi:10.7202/004646ar. ISSN 0026-0452. (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  2. N.F., Allman. (1957). "Coca-Cola" markaren transliterazioa Txinatar karakteetara. , 10-11 or..
  3. (Ingelesez) Zabalbeascoa, Patrick. (2005-06-20). Humor and translation—an interdiscipline. , 185–207 or.  doi:10.1515/humr.2005.18.2.185. ISSN 1613-3722. (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  4. (Ingelesez) The art of humour translation. .
  5. The Simpsons telesail animatuaren gaztelaniazko itzultzaileari eginiko elkarrizketa: https://www.yorokobu.es/traduciendo-los-simpson-o-la-inventora-de-del-fresisuis/

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]