Unión Deportiva Ibiza-Eivissa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Unión Deportiva Ibiza» orritik birbideratua)
Unión Deportiva Ibiza-Eivissa
Unió Esportiva Eivissa
Ezizena(k)L'Eivissa
Sorrera2015
Futbol zelaiaCan Misses
edukiera: 4.500 lagun
inaugurazioa: 1991
PresidenteaEspainia Amadeo Salvo
EntrenatzaileaEspainia Juan Carlos Carcedo
Liga1. maila RFEF
2022-232. maila, 21.a (jeitsi)
Webguneawww.ibizaud.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Unión Deportiva Ibiza-Eivissa (gaztelaniaz eta ofizialki; katalanez Unió Esportiva Eivissa) 2015 urtean sortutako futbol taldea da, Eivissa hirikoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1956 eta 1997 artean Sociedad Deportiva Ibiza izeneko taldea izan zen eta bigarren B mailan 8 denboraldi egin zituen, 1978-1984 artean eta ondoren bi urte solteetan. Hau desagertu zenean hainbat taldek hartu zuten haren tokia eta Societat Esportiva Eivissa-Ibiza bi urtez izan zen bigarren B mailan, 2007-09. 2010 urtean desagertu zen eta hiria futbol talde gabe gelditu zen.

Bost urteko hutsunearen ondoren Amadeo Salvo buru zuen enpresario talde batek Unión Deportiva Ibiza sortu zuen eta Erregional Preferentean hasi zen jokatzen. 2017an hirugarren mailara igo zen eta 2018an Lorca FC-k bigarren B mailako plazari uko egin ostean haren tokia hartu zuen. 2019-20 denboraldian ibilbide bikaina egin zuen Errege Kopan. Final hamaseiretaraino iritsi zen eta FC Barcelonak 1-2 kanporatu zuen 94. minutuan sarturiko gol bati esker.

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023-24 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 0
  • Denboraldiak 2. mailan: 2
  • Denboraldiak 2. B mailan: 3
  • Denboraldiak 1. RFEF mailan: 1
  • Denboraldiak 2. RFEF mailan: 0
  • Denboraldiak 3. mailan: 1
  • Denboraldiak 3. RFEF mailan: 0
  • Ligako posturik onena: 15.a (bigarren mailan 2021-22an)

Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea # Maila Postua Errege Kopa
2015-16 5 Erregional Preferentea 4.a
2016-17 5 Erregional Preferentea 1.a
2017-18 4 Hirugarren Maila 3.a -
2018-19 3 2.B maila 6.a -
2019-20 3 2.B maila 2.a final 1/16
2020-21 3 2.B maila 1.a (igo da) final 1/16
2020-21 2 Bigarren maila 15.a 2. itzulia
2022-23 2 Bigarren maila 21.a (jeitsi) 2. itzulia
2023-24 3 1.maila RFEF 1. itzulia

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]