Espainiako futbol ligako bigarren maila edo SmartBank Liga, Espainiako futbol liga txapelketaren bigarren maila garrantzitsuena da. 1929an egin zen lehen aldiz. Gaur egun 22 talde daude, nahiz eta hasieran 10 baino ez.
22 taldeek haien artean lehiatzen dute. Bitan elkartzen dira denboraldian zehar, behin etxeko zelaian eta bestean kanpokoan. Zozketa bidez antolatzen da partida ordena.
Garaipenak 3 puntu ematen ditu. Berdinketak bat eta porrotak zero. Denboraldiaren amaieran puntu gehien duena txapelduna da. Bi taldek puntu berberak izanez gero, nor dagoen goian eta nor atzean erabakitzeko, bien arteko puntuak kontuan hartuko dira. Berdinketak jarraituz gero gol kopurua hartuko da kontuan.
Lehenengo bi taldeak lehen mailara igotzen dira eta 3. postutik 6.era gelditzen direnek igoera play-offak jokatzen dituzte eta hauetako talde bakarrak lortzen du igoera. Lehen mailako talde baten harrobiko taldeek ez dute mailaz igotzeko eskubiderik. 2021-22 denboralditik aurrera azkeneko lau taldeak Lehen maila RFEF mailara jaisten dira.