Ur zubi
Itxura
Ur zubia ibai, haran, trenbide edo errepideen moduko oztopoen gainetik ontziak garraiatzea ahalbidetzen duen ubide nabigagarria daraman zubi mota da. Oro har, itsasontzi txikien eta gabarren trafikoa soilik onartzen dute. Esklusak ontziak igo eta jaisteko erabili ohi dira.
Ur zubi bat akueduktu batetik ezberdina da, bigarrenak ura garraiatzeko xedea duelarik, lehenengoak ura nabigazio bide gisa soilik erabiltzen du. Akueduktuak antzinatik ezagutzen dira, ia hiriak jaio ziren momentu beretik. Ur zubiak askoz beranduago jaio ziren, XVII. mendean, ibaiko garraiorako ubide sareak garatzen hasi zirenean. Garrantzitsuenetako bat, 662 m luze dena, 1896an eraiki zen. Loira alboko ubidea Loira ibaia bera zeharka zezan.