Uraren tormentu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Uraren tormentua, J. Damhoudèreren irarlana, Praxis Rerum Criminalium, Amberes, 1556.

Uraren tormentua, baita ere Uraren sendaketa, tortura-modalitate bat da. Presoari eskailera inklinatu batera edo bastidore batera lotzen zaio, burua oinak baino beherago izanik. Orduan, ahoan oihal bat sartzen zaio eta, jarraian, eta poliki-poliki, pegar batekin ura botatzen zaio ahoan, irestera behartzen, horrela pertsona lehertu arte.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Inkisizioak «garrutxarekin» eta «zaldikoarekin» batera gehien erabiltzen zituen hiru tortura-prozeduretako bat izan zen. Ura ahora isurtzeko litro bat baino gehiagoko edukiera zuen pegarra erabiltzen zen. Inkisidoreek bete beharreko jarraibideen arabera — tortura-saioan egon behar zuten auzitegi-eskribau eta borreroarekin batera —, saio berean ezin zitzaizkion zortzi pegar baino gehiago eman preso bati. Tortura-metodo horrekin ez zen urratzen tortura inkisitorialaren "arauetako" bat: odola isurtzea edo akusatua mutilatzea.[2]

Espainian izan ezik, Europa osoan erabili izan zen tortura metodo hau. Esaterako Frantziako Pozoien aferan aitorpen asko horrela lortu ziren. Tortura honen bariante asko armadek eta poliziek sarritan erabili dute eta erabiltzen dira mundu osoan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Kamen, Henry (2011) [1999]. La Inquisición Española. Una revisión histórica (3. edizio). Bartzelona: Crítica. ISBN 978-84-9892-198-4.
  2. Pérez, Joseph (2012) [2009]. Breve Historia de la Inquisición en España. Bartzelona: Crítica. ISBN 978-84-08-00695-4.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]