Borrero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Léonora Doriren hilarazteaː borreroak burua moztu zion (1617).

Borreroa, "bourreu" frantses hitzetik,[1] espetxeratuei heriotza zigor edo zegozkion zigorrak aplikatzen zituen pertsona zen. Zigorra zuzenbide zibilaren, militarraren edo eliza zuzenbidearen ondorioa izaten zen. Kultura askotan pertsona hori profesionala zen eta, gainera, funtzionarioa. Oso ohikoa zen, bestetik, kargua aitarengandik semearengana pasatzea. Borreroek gizartean oso ospe txarra izaten zuten eta, ondorioz, borrero-familien arteko ezkontzak izatea ohikoa zen ere bai. Esaterako, Frantzian, "Samson" saga ezaguna izan zen.

Borrero ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historian zehar borrero batzuen izenak gelditu dira. Adibidezː

John C. Woods borreroa.

Euskal Herriko borrero saga bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko hainbat herritan, borreroari merino txikia izena eman zaio. Hori daMarkinaren kasua. Markinan bazen merino txikien leinu bat, Akoda etxekoa. Akoda Iturreta auzoan zegoen eta Markinako artxiboko dokumentuetan azaltzen denez 1512an bertan bizi zen familiak borrero lanak betetzen zituen, aitak semeari ofizioa pasatuz. Juan Akoda, baina, itsu gelditu zen. Ordezko gisa Juan Amoroto proposatu zuten herrikideek eta, karguarekin batera, Akodako etxea jaso zuen. Gaur egun baserri hori erabat normala da.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://hiztegiak.elhuyar.eus/eu/borrero
  2. www.argia.eus/argia-astekaria/2031/borreroa-herritarrek-gorrotatutako-funtzionarioa

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]