Urdingain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Urdingain edo Arriurdin Elgeako mendilerroan dagoen mendi bat da, Araba eta Gipuzkoa arteko mugan bertan. Bere garaiera, 992 metrokoa da. Gertu, mendate txikitxo bat igaroz, iparralderaxeago, Makatzgain mendia dago.

Irispideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biderik errazena, Arlabango mendatearen ondoan dagoen Ama Birjinaren irudiaren ondoko bidetik abiatuta doa. Hemendik, San Juan Zar baserrirantz doa bidea. Ondoren, Dominaga baserrira heldu behar da. Gorago, ezkerraldetik joan behar da, pagadian dagoen aisialdegune bat igaroz, mendatetxora heldu arte albo batera utziko ez dena. Hemendik, tontorrera berehala heltzen da.

Berezitasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tontorrean, pare bat mugarri daude. Baita antena errepikatzaile bat ere, 1996an bertan jarri zutena.