Elgeako mendilerroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Elgeako mendilerroa
Elgea - Galbarrain 01.jpg
Punturik altuena
Mendirik altuena Aumategi (mendia)
Altuera 1.191 metro
Koordenatuak 42° 57′ 57″ N, 2° 28′ 52″ W / 42.965833333333°N,2.4811111111111°W / 42.965833333333; -2.4811111111111Koordenatuak: 42° 57′ 57″ N, 2° 28′ 52″ W / 42.965833333333°N,2.4811111111111°W / 42.965833333333; -2.4811111111111
Geografia
Herrialdea Espainia
Autonomia Euskal Autonomia Erkidegoa
Probintzia Araba
Mendilerro nagusia Euskal Herriko arkua
Betizu behiak, elurtutako Elgeako mendilerroaren gainetan. Atzean, Elgeako zentral eolikoko zenbait haize-errota.

Elgeako mendilerroa Gipuzkoa eta Araba artean dago, zehazki iparraldean Debagoienako Eskoriatza, Aretxabaleta eta Oñati eta hegoaldean Arabako Lautadako Arratzu-Ubarrundia, Burgu eta Barrundiako udalerriak dituelarik.

Mendilerroko tontor gehienak 1.000 metro ingurukoak dira. Mendebaldeko muturrean, iparraldetik hegoaldera: Makatzgain, Arriurdin, Urkitza, Arkamo, Albiturri eta Miritxa. Ekialderantz jarraituz: Mugarriluze, Aumategi, Mirubizkar, Burgamendi, Sekillaga, Gaboño eta Kextuigaña.

Ekialdean Urkilla mendilerroarekin jarraitu egiten da, Larrangoiti eta Trango tontorrekin.

Historiaurrea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historiaurreko garaietatik, Elgea-Artia izeneko estazio megalitikoaren zati bat dugu tontor hauetan, Mugarriluzeko zutarria eta Mugarriaundikoa alde batetik eta Elgea I eta Artasoko trikuharriak eta Elgea II-ko tumulua bestetik.

Aro garaikidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aro garaikidean bestela 2000an Elgeako zentral eolikoa jarri zuten mendilerroaren gainaldean. Euskal Autonomia Erkidegoan ezarri den lehen parke eolikoa da, eta 660 kW-ko 37 sorgailu eoliko ditu; guztira, 24.42 MW-ko potentzia du instalatuta.

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Faunari dagokionez, Elgeako mendilerroan Arabako azken betizuak larretzen dira.

Mendiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak_[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]