Urpekariak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Urpekariak
Datuak
Argitaratze-data 2015
Generoa Eleberria
Herrialdea Euskal Herria
Bilduma Bioleta Saila
Orrialdeak 151

Urpekariak liburua 2015.urtean kaleratu zen. Fermin Etxegoienen eleberri hau, itxuraz gazteei zuzendutako eleberria da baina, halaber, irakurketa asko eskaintzen ditu. Etorkizun gertu batean kokatuta, aita eta seme batzuetan zentratzen da, haien arteko harremanak aztertzeko. Esan daiteke iniziazio eleberria dela: gaztea lehen maitasuna ezagutuko du eta horrek bizitzaren gaineko ikuspuntua aldatuko dio, nolabaiteko heldutasuna lortuz.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Narrazioa etorkizun gertu batean kokatzen da. Kataluniak independentzia lortu du, Espainiatik aldenduz; Euskal Herriak, aldi berean, Espainian jarraitzen du. Testuinguru horretan aita bat, Josemi, eta haren semea, Jonan, oporretara Gironako L´ Estartit herrira doaz, han urpeko-bataioa hartzeko asmoz. Atzean Josemiren emaztea gelditu da, agian hirugarren aldiz Josemirengandik banantzeko ideiari bueltak emanez. Herrian ama eta alaba holandar batzuk ezagutuko dituzte, Luus eta Dael. Jonan eta Daelen arteko harreman berezia sortzen da laster eta maitemintzen dira. Horrek, bestetik, Josemiren bakardadea nabarmenduko du. Eleberrian zehar Jonan aldatzen joango da, aita hobeto ezagutuz eta nesken aurrean seguritatea irabaziz. Zenbait momentutan belaunaldien arteko pitzadurak ikusiko ditugu. Amaieran Dael eta Jonanen arteko maitasuna ezinezkoa bada, hala ere gazteak gertaeren irakurketa positiboa egingo du.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narrazioa nahiko lineala da eta zentzu horretan ez du arazorik planteatzen. Dena dela, eleberri honek baditu bere ezaugarri propioak. Esaterako zenbait pasarteetan idazleak irakurle gazteari zuzenduko da, autokritika eginez. Liburua hamabi kapituluetan dago antolatuta.

Azpimarratzekoa da, bestetik, eleberrian behin baino gehiagotan egiten den beste liburu baten aipamena, Lander Garroren Gerra txikia nobelarena, alegia. Testuartekotasun errekurtso hau euskal literatura azken urtetan dezente zabaltzen ari da (adibidez Xabier eta Martin Etxeberria anaien Gizon gogorraren sekretuan) eta horren bidez argumentoak azaltzen dituen oihartzunak eta zentzu sakonagoak zabaldu egiten dira.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]