Urreako Haitza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Urreako Haitza
Balerdi Azkarate gainean.jpg
Datu orokorrak
Garaiera 784 m
Geografia
Koordenatuak 43° 02′ 30″ N, 2° 01′ 28″ W / 43.04164444°N,2.02455556°W / 43.04164444; -2.02455556Koordenatuak: 43° 02′ 30″ N, 2° 01′ 28″ W / 43.04164444°N,2.02455556°W / 43.04164444; -2.02455556
Herria Euskal Herria
Herrialdea Gipuzkoa
Lurraldea Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bidea Bedaio/Azkarate
Mendikat Mendikat

Urreako Haitza Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da, Nafarroa eta Gipuzkoa probintzien arteko mugan dagoena. Bedaio edo Azkaratetik bertara iristea nahiko erraza den arren, ez da oso mendi ezaguna mendizaleen artean.

Tontor hau, zuzen askatzen da Malloatik, Balerditik hain zuzen ere, Araxes ibaiaren arroa mugatzen duen gailur bat eratzeko. Urdilleko lepoa da Urreako Haitza eta Balerdi banatzen dituen lepoa. Honegatik, tontor honek, euskal geografiako mendi politen eta malkartsuenetako baten ikuspegi ikusgarri bat eskeintzen du: Balerdi mendiarena.

Iparralderago, beste tontor bakarti bat dago, Urreako Haitzaren "arreba" txikia eta Batzillarko gañe izena duena.

Elezaharrak, Urreako Haitzaren oinarrian, urrezko txanponetan datzan altxor bat dagoela kontatzen du. Eguzkiak, bere lehen izpiarekin, ardi batek bere hatzarekin urrezko txanponez betetako zezen larrua lurperatua dagoen markatzen duen tokia adierazten du. (Urreako Haitza = Urrezko Haitza).

Urreako Haitza (ezkerretara), Urdille lepotik hartutako argazkian
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa