Araxes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Araxes
Errekaundi / Azpirotz

Tolosa Rio Araxes DSC00025.JPG


Araxes ibaia, Oriarekin batu aurretik, Usabal kiroldegiaren ondoan dagoen zubitik ikusia.
Kokapena Nafarroa-Gipuzkoa
Luzera 24 km
Arroa 106 km²
Iturburua Azpirotz mendatea
Ibai ahoa Oria ibaia

AraxesErrekaundi edo Azpirotz[1] ere deitua— Nafarroa Garaiko Azpirotz herrian jaio eta Tolosan Oriara isurtzen den ibaia da, 24 km luze.[2][3]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elosta mendiaren hegoaldeko mazelan du iturburua, Azpirozko mendatetik hurbil. Ipar-mendebalderantz eginez, Errazkin, Betelu eta Arribe-Atallu zeharkatzen ditu. Gipuzkoan sarturik, Lizartzatik pasatu eta, Tolosatik hurbil, Oriara isurtzen da.[2]

Araxes ibaiak, Gipuzkoako ibilbidean, malda handiko magalen artean haran bat eratu du. Bertan, orotariko zuhaitzak aurkitzen diren basoen artean, pagoak nabarmentzen dira. Bertako ekonomia, belaunaldiz belaunaldi, ibaian oinarritu da. Industriei indarra ematen zien eta Nafarroa Garaia eta Gipuzkoaren arteko komunikabidea zen.

Gipuzkoako zatia Natura 2000 sarearen barnean dago. Bertako espezierik aipagarrienak loina arrunta, barboa, amuarrain arrunta, Pirinioetako desmana, ur-ipurtatsa, martin arrantzalea eta ur-zozoa dira.[3]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskal Herriko ibaien zerrenda, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0166.pdf. Noiz kontsultatua: 2012-05-01 .
  2. a b Río Araxes Enciclopedianavarra.com
  3. a b ES2120012-ARAXES:Objetivos y Medidas Ingurumena.ejgv.euskadi.net