Urrutxua
Urrutxua | |
---|---|
gune populatua | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Bizkaiko eskualdea | Busturialdea |
Udalerria | Mendata |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°14′50″N 2°38′25″W / 43.24715879°N 2.64019004°W |
Demografia |
Urrutxua Muxika eta Mendata herrien artean banatzen den baserri-auzoa da; mendate eta errepide gurutzaketa batean kokatua. Muxikako zatia, hiru herriren arteko batura egin aurretik (1966), Ibarruriko parte zen.
Izena ez da agertzen Euskaltzaindiaren datubase toponimikoan, EODAn, baina bertakoek Urrutxuaren -a hori artikulu gisa tratatzen dute: Urrutxuko Erretegia dago bertan, horren lekuko.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zazpi baserri ditu auzoak (lau Muxikan eta hiru Mendatan), BI-3222 eta BI-3231 errepideen gurutzean kokatuta. Mendatako aldeko etxe batean, azulejuzko bide seinale zaharra dago, ondo zaindua[1].
Garai batean Oiz mendiko erromeria handia izaten zen San Kristobal egunean eta Mendatako Albiz auzoko Madalen jaiak ere ederrak ziren. Urrutxua bide bien erdian egonda, gure zaharrek kantatzen zuten[2]:
« |
Altuen dau San Kristobal
|
» |
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Urrutxuko azulejuzko seinalea.
-
Errepide alde honetako etxeak Muxikan daude, eskuinekoa Urrutxuko Erretegia da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ BFA, Bizkaiko Landa-guneen Inbentarioa. (2016). «Bizkaiko landaguneen zerrenda: Muxika» Bizkaiko Foru Aldundia (Noiz kontsultatua: 2021-11-15).
- ↑ Enbeita, Onintza; Fernandez, Luistxo. «Hiru elizate Muxikakoak» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).