Edukira joan

Urtusaustegi dorretxea

Koordenatuak: 43°11′04″N 3°02′18″W / 43.184394°N 3.038233°W / 43.184394; -3.038233
Wikipedia, Entziklopedia askea
Urtusaustegi dorretxea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaGordexola
Koordenatuak43°11′04″N 3°02′18″W / 43.184394°N 3.038233°W / 43.184394; -3.038233
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
pizkundetar arkitektura
Ondarea
42

Urtusaustegi dorretxea Bizkaiko Gordexola udalerrian dagoen dorretxea da. Jabetza pribatukoa da.

2002ko urtarrilaren 14ean, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Zaldu auzoaren hasieran dago, zehazkiago Azkarai eta Zaldu auzoen artean, Etxebarria auzunearen parean eta izen bereko Zaldu ibaiaren ertzean.

Urtusaustegi leinuaren lehen aipamenak 1485. urtekoak dira, Martin Urtusaustegi delako batenak. Bere arbasoetako batek XVI. mendearen hasieran dorretxe hau eraiki zuen, eta XVII. mendearen amaieralderarte abizen horretako leinuaren jabetzakoa izan zen, garai honetan fatxada nagusiari baserri-jauregi bat atxikitu zitzaiolarik (jada desagertua).

1983ko uholdeetan jazotako euriteen ondorioz bere fatxadetako bat erautsi edo erori zen, baina berreraikia izan zen, eta 2006aren hasiera aldera gainontzeko dorre osoa zaharberritu zen.

Gaur egun itxura eta egoera bikaina duen eraikina da.

Bere fatxada nagusiak Okondotik Soduperako bidera ematen zuen, eta bertan erantsi zitzaion, XVII. mendean, baserri bat.

Eraikin txikia da, lauki formako plantaduna eta ez oso altua. Izatez, eta jatorriz altuxeagoa izan zela badiote ere, eskualde horretako dorrerik txikiena dugu hau. Beheko solairua, bizitzekoa eta ganbara ditu, eta barneko banaketa igarotzeko solairuen egiturari jarraituz antolatu da. Solairu horiek elkarrekin lotzen dira eraikinaren erdialdean dauden egurrezko eskaileren bidez, estilo barrokoan. Teilatua lau isurkikoa da.

Hormen euskarri gisa harlanduzko zokalo txiki bat azaltzen da, eta aparejatuak nahastean agertzen ditu harlangaitza eta tamaina handiko uharria. Eraikin hauetan ohikoa den bezala, ertzak indartzeko harlanduak erabili dira.

Beheko solairuaren fatxada nagusian saietera bat eta arku zorrotzeko ate handia aurkituko ditugu. Azken hau, zazpi dobelez osatua, egun zati baten hormaz estalita eta kareztatuta dago. Solairu honetako gainerako baoak dira estilo modernoko dinteldun ate bat eta hiru leiho.

Bizilekua lehenengo solairua zen. Haren fatxada nagusiak bidera ematen zuen, eta bertan gorputz osoko bao bat dago, arku karpanel estu-estua. Arku honek lehenagoko arku zorrotza ordezkatu zuen, XVI. mendeko eraldaketa baten ondorioz. Arku karpanel horren gainean mentsula pare batek tejaroz bati eusten zioten. Atzealdean arku zuzeneko leiho bat dago, nahiko faktura landu gabekoa, bi dobela erdizirkularrez eta giltzarri lanak egiten dituen pieza txiki batez osatua.

Lehenengo oineko argiztapena osatzeko lau gezileiho zuden zoruaren parean zulatuak, aurrealdean eta atzealdean; eta beste lau gehieago, fatxada bakoitzeko bana, oinaren zatirik altuenean. Gaur bigarren oina argiztatzeko balio dute, baina eraiki uztenean ez zegoen bigarren oinik.

Ganbara garapen gutxikoa da eta zulo dintelatu moderno batzuen bitartez aireztatzem da.

Urtusaustegi eraikuntza gotiko-errenazentista da, XVI. mendea nahiko aurreratua zela eraikia. Tipologiari dagokionez saloirik gabeko dorrearen ezaugarri guztiak ditu, eta elementu interesgarri gisa nabarmentzekoak du arku zorrotzeko sarbidea, hainbat gezileiho eta erdi-puntuko beheratutako arkua duen leihoa

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]