Sodupe
Sodupe | |
---|---|
Bizkaia, Euskal Herria | |
| |
Kokapena | |
Herrialdea |
![]() |
Probintzia |
![]() |
Herria | Gueñes |
Koordenatuak | 43° 12′ 50″ N, 3° 05′ 39″ W / 43.213888888889°N,3.0941666666667°WKoordenatuak: 43° 12′ 50″ N, 3° 05′ 39″ W / 43.213888888889°N,3.0941666666667°W |
Altuera | 60 m |
Sodupe Gueñeseko (Bizkaia) hego-ekialdean dagoen herria da, Enkartazioan, udalerriko populazio gehiena hartzen duena (%64a). 2008ko erroldaren arabera 4.017 biztanle ditu, udalerri osoak 6.275 dituelarik.
Bilbotik 16 km-ra eta Gueñeseko herrigunetik 4.4 km-ra kokatuta dago.
Eduki-taula
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lehenengo aipamen idatzia, Sudupe, 1.468. urtekoa da, beraz, gutxienez, 550 urte daukan herri enkartaua dela baieztatzen dugu. Bertako eliza, Done Bikendi izenekoa, 1.494an eraiki zen eremitorioan, aurretik baseliza bat zegoela eta dorrea, Zubia (La Puente) edo Romarate izenekoa, 1.501. inguruan. 1514.ean beste hiru dorretxe zeuden inguruan eta 5. bat eraiki nahi izan zuen bertako seme batek, egurrezkoa gainera, eta ondoko dorreotako biztanleek ez zioten utzi, Bittor Arbizu euskal filologo euskaldun soduputerrak informatzen duenez.
Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Iparraldean Eretza mendia (880 m), hegoaldean eta ekialdean Gordexolako udalerria, mendebaldean Santxosolo eta Goikuriako San Pedro auzoak mugakide ditu.
Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 |
---|---|---|---|---|---|---|
4.020 | 4.014 | 4.010 | 3.982 | 4.013 | 4.003 | 4.029 |
Garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
FEVEk geltokia du herri honetan, bertatik hainbat tren zerbitzu eskeintzen duelarik, alde batetik Bilborekin lotzen duena eta bestetik Balmaseda eta Karrantzarekin. Azken zerbitzu honek ibilbidea Santander eta León (Espainia) hiriekin.
Autobusei dagokienez, Bizkaibusek lotzen du Bilbo, Balmaseda eta Gordexolarekin, baita Okondo, Arespalditza eta Artziniegarekin ere (Araba). Bestela, Alsa eta Continental Auto enpresek ibilbide luzeko bidaiak egiten dituzte León, Poza de la Sal eta Burgosera (Gaztela eta Leon).
BI-636 errepidea herriko ardatz nagusia da bestela.
Sodupeko ikastetxeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Eretza ikastetxe publikoa
- Avellaneda Ikastetxea
Sodupetar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Jacinto Romarate (1775- 1836), militar eta politikaria.
- Antonio Izagirre (1913), Eusko Gudarosteko gudaria EAJko Abellaneda bataloian.
- Juantxu Larrinaga Camino (1947-), 50 urtez militante abertzalea, euskaltzalea, dantzari ohia...
- Luis Laiseka (1948-), politikari eta Güeñeseko udaleko zinegotzi ohia.
- Paquita Alcoceba (1948-), politikari eta aktibista politikoa
- Arturo Alcoceba (1951-), aktibista politikoa
- Rosa Diez (1952-), politikaria.
- Ramon Garcia (1961-), telebista-aurkezlea.
- Josu Larrinaga. Antropologoa, euskalduna, euskaltzalea, EHUko irakaslea Donostian.
- Lurdes Gauna Aduritz, 40 urtez euskara irakaslea...
- Maitane Alonso (2001), Ikerlaria, asmatzailea, dantzari eta ikaslea
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz)Gueñesko udal webgunea
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |