Utero minbizi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Umetoki minibiziaren irudikapena
Utero minbizi
Deskribapena
Mota Emakumezkoen ugalketa-aparatuan eragiten duen minbizia, Uteroko gaixotasuna
tumor of uterus Itzuli
Espezialitatea Onkologia
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikak dinoprostone Itzuli, dactinomycin Itzuli, etoposide Itzuli, hydroxyurea Itzuli, hydroxyprogesterone Itzuli eta doxorubicin hydrochloride Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MK C55
GNS-9-MK 179
MeSH D014594 eta D014594
Disease Ontology ID DOID:363 eta DOID:363

Umetoki minbizi terminoak umetokian ematen diren minbizi ezberdinei egiten die erreferentzia. Umetokia organo muskular hutsa da, non fetuaren garapena ematen den. Bertan minbiziak atal ezberdinetan izan dezake hasiera baina gehienak endometrioan (umetokiaren barneko geruzan) hasten dira: endometrio minbizia. Horien artean gehienak adenokartzinomak dira, hau da, mukia eta beste likido batzuk ekoizten dituzten guruin zeluletan ematen diren minbiziak.

Beste mota bat, askoz arraroagoa, umetoki sarkoma izango da. Umetokiaren sostengu ehunean edo muskulu ehunean hasten den minbizia izango da hau.

Obesitateak, zenbait gaixotasun heredagarrik eta estrogenoa progesteronarik gabe hartzeak, arrisku faktore gisa joka dezakete endometrio minbiziari dagokionean. Erradioterapiak aldiz, umetoki sarkoma izateko probabilitatea igotzen du. Eta azkenik, bularreko minbizia sendatzeko tamoxifenoa hartzeak biengan izan dezake eragina. Hala ere garrantzitsua da aipatzea ugariagoa den arren errazagoa dela endometrioko minbizia sendatzea sarkomarekin alderatuz.

Minbizi kasuaren aurrean gaudela adierazten digun zeinurik nabarmenena arauz kanpoko baginako odol jarioa izango litzateke. 

Minbizidun umetoki lepoaren lagin histologikoa

Prebentzioa eta kausak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minbiziaren aurkako prebentzioak barne hartzen ditu minbiziarekin gaixotzeko probabilitatea murrizten dituzten neurriak. Modu honetan, biztanlerian agertzen diren kasu kopurua eta honek eragindako heriotzak ere murrizten dira.

Minbizi berriak sortzea prebenitzeko, zientzialariek minbiziaren arrisku-faktoreak (gaixotasunaren agerpena bultzatzen duen edozein faktore) eta babes-faktoreak (gaixotasunaren agerpena murrizten duen edozein faktore) aztertzen dituzte. Horri esker, badakigu minbiziaren arrisku-faktore ugari murriztu daitezkeela, baina beste asko ez; esaterako, bai erretzea eta bai zenbait generen herentzia minbizia garatzeko arrisku-faktoreak dira, baina ekidin daitekeen bakarra erretzea da. Endometrioko minbizia izateko arrisku-faktore batzuk hurrengoak dira: estrogenoak (nahiz eta endogenoa eta beharrezkoa izan, endometrioaren proliferazioarekin, hiperplasiarekin eta minbiziarekin erlazionatu izan da), endometrioko hiperplasia, zenbait erreprodukzio faktore (menarkia goiztiarra, nuliparitatea, menopausia berantiarra), obulutegi polikistikoaren sindromea, menopausia berantiarren aurkako estrogenoen bidezko tratamendua, adin helduetako obesitatea…

Aldi berean, ariketa fisiko erregularra eta elikadura ohitura osasungarriak mantentzea  zenbait minbizi kasuren babes-faktoreak izan daitezke. Beraz, bizitzan zehar arrisku-faktoreak ekiditea (ekidin daitezkeena, adibidez, erretzea) eta babes faktoreak handitzea, minbizia prebenitzeko modu lagungarriak dira, hala ere, honek ez du esan nahi gaixotasuna garatzeko aukerarik ez dagoenik. Hortaz, ezinbestekoa da bizimodu eta ohitura osasuntsuak mantentzeaz gain, aldizkako osasun-azterketak eta froga prebentiboak egitea, minbiziaren detekzio goiztiarra hori gainditzeko faktore oso garrantzitsua baita.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haien kokapenaren eta egitura anatomopatologikoaren arabera, umetokiko minbiziak modu honetan sailkatzen dira:

  • Umetokiko sarkoma: Miometrioaren edo umetokiaren geruza muskularraren sarkomak, leiomiosarkoma deiturikoak. Umetokiko ehun muskularretan edo beste ehun mota batzuetan eratzen den minbizi mota arraroa da. Menopausiaren ondoren ematen da oro har. Bi mota nagusiak leiomiosarkoma (zelula muskular leunetan hasten den minbizia) eta sarkoma endometrial estromala (ehun konektiboko zeluletan hasten den minbizia) lirateke.  
  • Endometrioko minbizia: Umetokia estaltzen duen ehunean eratzen da. Endometrioko minbizi gehienak adenokartzinomak dira (minbizi horiek mukia eta beste hainbat jariakin ekoizten dituzten zeluletan sortzen dira).
    • Kartzinoma endometrialak endometrioko (umetokiko gaineztadurako) guruinetako zeluletatik eratzen dira.
    • Sarkoma estromal endometrialak kartzinoma endometrialak baino ezohikoagoak dira, eta endometrioko ehun konektiboetatik eratzen dira.
    • Tumore mülleriano mixto gaiztoak tumore endometrial arraro mota bat dira, zeinak guruinetako diferentziazioa (kartzinomatosoa) eta estromakoa (sarkomatosoa) aurkezten duen. Tumore mota hauetako jatorrizko zelula zein
  • Umetoki lepoko minbizia: cervix edo umetoki lepoko trantsizio eremuan garatzen da, umetokiaren behealdean alegia, baginaren goialdean.

Umetokiko sarkoma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Umetoki sarkoma uteroa estaltzen duen muskulu leunetik edo bertako ehun konektibotik sortutako tumore gaiztoa da. Lesioa endometrioko estroman agertzen bada estroma endometrialeko sarkoma deritzo. Aldiz, tumorea umetokiko muskuluan sortzen bada, hau umetokiko leiomiosarkoma izango da. Bestalde, jatorri epitelialeko zelula gaiztoek ere, tumorea eragin dezakete, kasu honetan “umetokiko kartzinosarkoma” deituko zaio lesioari.

Umetokiko gorputzeko minbizi gehienak endometriokoak dira, horietatik %4 soilik izango dira umetoki sarkomak. Orokorrean, lesioaren kausa ezezaguna da, hala ere, erradiazio pelbikoa jasan duten pazienteek arrisku handiagoa daukate hau garatzeko. Tumore gehienak menopausia ostean gertatzen dira. Gainera, tamoxifeno (bularreko minbizian terapia osagarri moduan erabiltzen den medikamentua) hartzen duten emakumeek hartzen ez dutenek baino arrisku handiagoa daukate.

Endometrioko minbizia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Endometrioko minbizia: III. gradua. Umetokiko muskuluaren parte handia hartu du.

Endomerioko minbizia deritzo endometrioan edo uteroaren lepoaren inguruan garatzen diren tumore gaiztoei. Endometrioko minbizia minbizi ginekologikoen artean ohikoena da, ia 50 mila emakume diagnostikatu baitziren 2013 urtean Amerikao Estatu Batuetan (AEB) soilik. Honen barruan, azpimota komunena, endometrioko kartzinoma (endometrioid adenocarcinoma) da eta bere garapenerako arrisku faktore esanguratsuenak honako hauek dira: obesitatea, estrogenoekiko gehiegizko esposizioa, tamoxifenen (farmakoaren) gehiegizko erabilera eta heredagarriak diren hainbat baldintza. Hainbat kasutan, endometrioko minbizia hiperplasia endometrial baten testuinguruan garatzen da, eta kasu gehienetan, baginako odol jarioarekin etortzen da.

Bestalde, pilula antisorgailuak ahozko bidetik hartzeak, haurdun egotea/egon izanak edota bularra eman izanak babes faktore izan daitezke endometrioko minbiziaren kasuan.

Endometrioko kartzinoma hirugarren heriotza kausa da minbizi ginekologikoen artean, obulutegiko minbiziaren eta minbizi zerbikalaren ondoren. 

Umetoki lepoko minbizia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Umetoki lepoko (cervix) minbiziaren irudikapena

Emakumeetan ematen diren minbizia ohikoen artean uteroko minbizia bigarrena da, gaixotasun hau pairatzeko batez besteko adina 45 urtekoa izanik. Horrez gain, garapen bidean dauden herrialdeetan maiztasun handiena duen minbizia da (400.000 kasu berri ematen dira urtero).

Umetoki lepoko minbizia emakumeen heriotzaren bigarren kausa da eta aurrekariak detektatzeko programak ez dituzten herrialdeetan gaitz honen efektua handiagotu egiten da.   Sortzen den infekzioa, GPBren (Giza Papilomaren Birusa) “arrisku altuko” genotipoak  eragiten dutena, beharrezkoa da  baina ez da nahikoa minbizia mota hau eragiteko. Beraz, GPBaren aurkako txertoa balio du infekzio honen aurkako prebentzioan. Uteroko minbizia aurreikusi daiteke eta, are gehiago, detekzioa goiztiarra izanez gero, sendatu ere egiten daiteke.

Gaixotasun hau pairatzeko arriskua gutxitzen dituzten estrategia desberdinen artean aurkitzen dira Papanicolaou ikerketak (Pap) , GPB analisiak eta  lehen esan bezala, GPB infekzioa prebenitzeko txertoa. Izan ere, ikertzaileak arrisku faktoreak diren GPB mota batzuk  identifikatu egin dituzte, zehazki sexu-harremanen bidez trasmititzen direnak.Azkenik, uteroko minbiziaren aurkako tratamenduan kirurgia, erradiazioaren bidezko terapia eta kimioterapia aurkitzen dira. 

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uteroko minbizia pairatzen dutenek estadioaren araberako tratamendua jaso beharko dute. Gainera, utero minbizi ezberdinak daude: utero lepokoa, endometriokoa eta utero sarkomakoa. Bigarren faktore honek tratamendua baldintzatuko du baita ere.

  1. Kirurgia: minbizidun ehun zatia erauzi. Hala ere, inguruko ehun osasuntsu zati bat berarekin batera aterako da. Minbizi osteko bigarren mailako efektuak nekea eta mina lirateke.
    • Histerektomia: minbiziaren hedaduraren arabera umetokia eta zerbixa; zein, umetoki, zerbix, bagina zati bat eta inguruko ehuna erauziko da.
    • Linfadenektomia: histerektomiako prozeduraz gain goingoil linfatiko batzuk kenduko dira.
  2. Erradioterapia: minbizia hil intentsitate altuko erradiazioa erabiliz epe zehatz batean zehar.
    • Kanpoko erradioterapia: aparatuak erradiazioa gorputze kanpotik bidaliko du.
    • Barneko erradioterapia: mibizitik hurbil kokatuko da erradiazio iturri. Kateter bidez esaterako.
  3. Terapia hormonala: hormonak ezabatu edo euren jarduera eten. Horrela, minbizi zelulen hazkuntza oztopatuko da.
    • 1 eta 2 estadioetako adenokartzinomak tratatzeko erabili ohi da.
    • Umetoki minbizia tratatzeko hormona progesterona izango da.
  4. Kimioterapia: kimiko ezberdinez baliatuz tumorearen tamaina murriztu zein ezabatu.
    • Farmakoak pilula bidez har daitezke edo zain bidez (gehienetan).
    • Bigarren mailako efektuak haurdun geratzeko ezintasuna eta menopausia goiztiarra dira besteak beste.
  5. Bideraturiko terapia: zelula osasuntsuak kaltetu gabe minbizi zelulekin akatzeko (eta identifikatzeko) bidea litzateke. Terapia mota hau bide ezberdinen bidez eraman daiteke aurrera, antigorputz monoklonalen bidez adibidez.

Umetoki minbizia tratatzeko aukera bakarra erabili daiteke edo bat baino gehiago aldi beran.

Irudi gehigarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Instituto Nacional del cáncer
  2. Wikipedia Commons: Uterus