uwu

Wikipedia, Entziklopedia askea
uwu emotikonoaren irudikapena.

uwu edo UwU aurpegi polit bat irudikatzen duen emotikono bat da. u karaktereek begi itxiak adierazten dituzte eta w karakterean ahoa[1]. Berotasuna, gertutasuna eta poztasuna adierazteko erabiltzen den emotikonoa da.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

uwu emotikonoa kawaii kontzeptuarekin lotzen da askotan, baita poztasunarekin eta xamurtasunarekin ere[2]. Gehiegi erabiltzen bada, ordea, jasotzen duenarentzat gogaigarria izan liteke. Furryen artean erabilera handikoa da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

uwu emotikonoaren lehen erabilera ezaguna 2000ko apirilaren 11n izan zen, Ghislain Deslierres furry artistak erabili zuenean Vixen Controlled Library webguneko mezu batean. 2005eko anime aldizkari batek ere erabili zuen. Ez da ezaguna nondik sortu zen, baina Interneteko txat geletan garatu zela uste da. 2014ean asko hedatuta zegoen jada, Tumblr bezalako guneetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Turner, Amy-Mae. (2019-05-26). «What does 'uwu' mean?» The Daily Dot (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
  2. (Ingelesez) University, Janani Mangai Srinivasan, Wake Forest. (2020-02-22). «The Origin and Spread of 'UWU' — The Word That Epitomizes Cuteness» Study Breaks (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]