Edukira joan

Uzta (Van Gogh)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Uzta (Van Gogh)
Jatorria
Sortzailea(k)Vincent van Gogh
Sorrera-urtea1888
IzenburuaDe oogst
Ekoizpen lekuaArles
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak73 (altuera) × 92 (zabalera) cm
Genero artistikoapaisaia margolaritza
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass25I, 47I14 eta 25H114
Kokapena
LekuaVan Gogh Museoa
BildumaVan Gogh Museoa
Inbentarioas0030V1962
Margolan aurretik egindako akuarela.

Uzta, baita ere Crau-ko lautada eta Crauko lautada Montmajour erorkinarekin (neerlanderaz De oogst) Vincent van Goghek 1888an, Arlesn sortutako olio-pintura inpresionistaren izenburua da. Amsterdamgo Van Gogh Museoan gordeta dago. Tamainua 73 x 92 zm.koa da. Izenburua, Uzta, egile berak eman zion.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Van Goghen beste margolan batzuk bezala, aire zabalean margotutako lana da. Van Goghek 1888ko ekainetik aurrera margotu zituen gari-soroei eta uztari buruzko koadro batzuen multzoko partea da. Van Goghek hainbat aldiz margotu zuen paisaia mediterraneoa irudikatzen du. Paisaia argitsu eta proventzala da, Cezanne miretsiak margotzen zuenaren antzekoa.[2]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Van Goghek trebeki erabiltzen du perspektiba begirada gari-soroetan zehar urrutiko mendietara eta zeru urdinera eramateko. Galburu, hesi, gurdi eta etxaldeetatik distirak ateratzen dituen udako eguzki bizia nagusitzen da eszenan. Hain zuzen ere, argiaren intentsitateak lautada zabala margotzea zailtzen zuen, Van Goghek berak Émile Bernardi bidalitako gutun batean adierazi zuen bezala.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]