V. urteko fructidorreko 18ko estatu-kolpea
V. urteko fructidorreko 18ko estatu-kolpea | |||
---|---|---|---|
![]() Militarrak Tuileriak jauregian. | |||
Data | 1797ko irailaren 4a | ||
Lekua | ![]() | ||
Emaitza | Errepublikanoen garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
V. urteko fructidorreko 18ko estatu-kolpea[1] Direktoriok egindako ekintza da, 1797ko irailaren 4an, Augereau jeneralak bultzatuta. Hauteskundeetan monarkikoek gehiengoa lortu ondoren, hiru direktorek - Paul Barras, Jean-François Rewbell eta Louis Marie de La Révellière-Lépeaux- coup d'état bat prestatu zuten militarren laguntzarekin.[2] Militarrek diputatuak atxilotu eta horietako 53 Cayennera erbesteratu zituzten. 42 egunkari itxi eta hauteskundeak baliogabetu zituzten. Errepublikanoen erreakzioa apaizetara ere hedatu zen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
- ↑ (Ingelesez) Doyle, William. (2002). The Oxford History of the French Revolution. Oxford: Oxford University Press, 330 or. ISBN 978-0-19-925298-5..
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau Frantziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |