Vadim Khamuttskikh

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vadim Khamuttskikh
Bizitza
JaiotzaAxa1969ko azaroaren 26a
Herrialdea Errusia
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
BizilekuaBatırşin Street, Kazan (en) Itzuli
HeriotzaBelgorod2021eko abenduaren 31 (52 urte)
Hezkuntza
HeziketaMoscow State Pedagogical University (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakboleibol jokalaria eta beach volleyball player (en) Itzuli
Posizio edo espezialitateasetter (en) Itzuli
Altuera195 zentimetro
Jasotako sariak

Olympic.org: vadim-khamuttskikh Edit the value on Wikidata

Vadim Anatolievitx Khamuttskikh[1] (errusieraz: Вадим Анатольевич Хамутцких; Axa, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna, 1969ko azaroaren 26a - Belgorod, Errusia, 2021eko abenduaren 31) errusiar boleibol jokalaria eta entrenatzailea izan zen.

Bere kirol ibilbidean zehar lau olinpiar jokotan parte hartu zuen, bere lehen parte-hartzea 1996ko Udako Olinpiar Jokoetan izanik. Guztira, hiru domina olinpiko irabazi zituen: zilarrezko domina bat 2000ko Olinpiar Jokoetan eta brontzezko domina bana 2004ko eta 2008ko Olinpiar Jokoetan. Halaber, bi domina lortu zituen munduko boleibol kopatan: urrezkoa 1999an eta zilarrezkoa 2007an. Horrez gain, brontzezko domina eskuratu zuen 2001eko Europako Boleibol Txapelketan eta zilarrezkoa 2007ko Europako Boleibol Txapelketan.

2021eko abenduaren 31n hil zen Belgoroden 52 urte zituela.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]