Vallehermoso dorrea
Itxura
Vallehermoso dorrea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Barakaldo |
Koordenatuak | 43°17′N 2°59′W / 43.29°N 2.99°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 2003 - 2006 |
Vallehermoso Dorrea Barakaldoko Done Bikendi parkearen ondoan dagoen etxebizitza dorrea da. Guztira 72 metro eta 21 solairu dauzka[1]. Eraikuntza lanak 2003ko abenduan hasi eta 2006. urtearen hasieran amaitu zuten.
Kokapena eta ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Done Bikendiko Dorreen ondoan dago Barakaldoko Done Bikendi auzoan. Dorrea Eugenio Aguinaga arkitektoak diseinatu zuen.
Eraikinak 112 etxebizitza ditu eta lehen solairuetan bulegoak daude. Berez Barakaldoko udalak berdegune moduan zeukan orubea 2002an etxebizitzak eraikitzeko birkalifikatu zen. Orubea Sacyr Vallehermoso eraikuntza enpresak erosi eta bertan etxebizitza dorrea eraiki zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ http://www.emporis.com/application/?lng=3&nav=building&id=169816 Emporis.com webgunea.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |