Vallejo etxea

Koordenatuak: 43°20′15″N 3°00′31″W / 43.337622°N 3.008609°W / 43.337622; -3.008609
Wikipedia, Entziklopedia askea
Vallejo etxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Getxoko eremu berezia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaGetxo
Koordenatuak43°20′15″N 3°00′31″W / 43.337622°N 3.008609°W / 43.337622; -3.008609
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1924
Arkitektura
ArkitektoaManuel María Smith
Ondarea
EJren ondarea114

Vallejo Etxea Getxo udalerriko oso alde garrantzitsuan dago, Neguriko lorategi-eremuan, Algortako Etorbidearen ertzean. Estilo eklektikoa du eta 2001 urtetik Getxoko eremu berezian sailkatuta dago.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxea 1924. urtean eraiki zen Manuel María Smithek diseinatuta, Emilio Vallejo, enpresaria, eta Sofía Real de Asúa senar- emazteentzat. Hasiera batean, familia bakarreko etxea zen, parametro erregionalisten arabera egindakoa, euskal jauregi barrokoen aldaera estilizatua zuen. baina gero handitu egin zuten oina eta solairu bat erantsi zioten egun dauzkan hiru etxebizitzetako eraikin bihurtzeko.

Handitzean, Smithek oinarrizko dekorazio eskemari heldu zion eta konposizioan fatxada nagusiko motiboa gordetzeaz gain (mendebalderantz), zutabe gaineko arkupea eta goiko terrazako arkuteria tartekatu zituen.

Lau aldeak agerian dituen eraikina da, oin eten zapala eta perfil mugitua. Isuri askotako teilatua du eta altxaeran sotoa, behe-oina, beste bi oin eta txapitula bereizten dira. Eraikinaren inguruan lorategi bat dago, itsuturiko arkuteriaz osaturiko hormaz inguratua, eta sarrerako eskailerak.

Fatxada nagusia, Algortako Etorbideari begira dagoena, silarriz egina dago, eta hormatal batzuetan zarpeatuak eta entokatuak bereizten dira azken oinean eta aurreratutako gorputzean. FatxadakFatxada nagusia gorputz bitan artikulatzen da; eskuinekoa, hain zabala ez dena, bestea baino aurreratuago dago eta kanpoko angeluan zutabe bat ageri da goian pinakulu bat duela. Gorputz hori zutabeen gaineko hutsarte guztietan eta sare antzeko kareletan ageri da. Behe-oinean ataripe dinteldun bat nabari da, eta bertako baoak pilastren artean irekitzen dira. Lehenengo altueran aipagarria da erdi-puntuko arkuteriaz osaturiko galeria, eta azken oinean, deigarri dira oso egutera dintelduna eta kanpoko angeluan kokatzen den balkoi zirkular txiki irtena.

Ezkerreko gorputzak banaketa simetrikoa du, hiru bao ardatzekin; horietan aipagarri dira trapezoide itxurako begiratoki bi, behe-oineko alboetan. Horien gainean, bi balkoi burdinesidun ageri dira erdiko loggia baten alboetan; eta azken solairuan, goiko aldean pinakuluak dauzkaten zutabeen artean ageri da erdiko ardatza. Alboko hormak zarpeatuta daude, eta eskantzuak eta erlaitza harrizkoak dira. Kalitate arkitektoniko handiko eraikina da, eta Smith arkitektoak eraikin honetan maisuki erakutsi zuen tradizio ezberdinetik aterratako elementuak eklektikoki nahasteko zuen trebetasuna.[1]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]