Varsoviaren bonbardaketa Bigarren Mundu Gerran

Wikipedia, Entziklopedia askea
Varsoviaren bonbardaketa
Bigarren Mundu Gerrako Poloniaren inbasioa
Varsoviako setioari buruzko garaiko dokumentala
Data1939ko irailaren 10etik 27ra
LekuaVarsovia
EmaitzaHiriaren %85 inguru suntsitu zen
Gudulariak
 Alemania Nazi Polonia Poloniako Bigarren Errepublika
Buruzagiak
Wolfram von Richthofen Kazimierz Baran

Varsoviaren bonbardaketa Bigarren Mundu Gerran Poloniaren inbasioan gertatu zen, Alemania Naziak Varsovia 1939ko irailean zehar bonbardatu zuenean, zati luze batean Varsoviako setioaren baitan. 1944an, Varsoviako Altxamenduaren testuinguruan, berriro ere bonbardatu zuten.

Varsoviaren aurkako bonbardaketa etengabea izan zen setioan zehar, irailaren 7, 9, 10, 13, 16, 17, 20, 23 eta 25ean. Azken egun horretan 400 hegazkin erabili zituen Alemaniak bonbardaketan, inoiz gerra batean erabilitako kopururik handiena. Bonbardaketak helburu militarrak deuseztatu zituen, baina helburu zibilak ere asko izan ziren, tartean ospitaleak, elizak edo gune historikoak. Gerran zehar hiriaren %85 inguru suntsitu zen, bonbardaketa, artilleria eta eraikinen suntsiketa planifikatuaren bidez[1].

Hiriburuaren defentsan "Warsaw" defentsa sistema zegoen. Irailaren 6ra arte, Jazarpen Brigada egon zen ere. Varsoviaren aurkako eraikin gehienak Luftflotte 1 eta Luftflotte 4 hegazkin unitateek egin zituzten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Polonieraz) «Strona główna - English Section - polskieradio.pl» polskieradio.pl (Noiz kontsultatua: 2023-10-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]