Edukira joan

Vasai-Virar

Koordenatuak: 19°28′N 72°48′E / 19.47°N 72.8°E / 19.47; 72.8
Wikipedia, Entziklopedia askea
Vasai-Virar
municipality of India (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea India
Indiako estatuaMaharashtra
Division of MaharashtraKonkan division
Indiako barrutiPalghar barrutia
Geografia
Koordenatuak19°28′N 72°48′E / 19.47°N 72.8°E / 19.47; 72.8
Map
Azalera319,4 km²
Altuera11 m
Demografia
Biztanleria1.222.390
Dentsitatea3.827 bizt/km²

Vasai-Virar (Maratheraz:वसई-विरार, hindiz: वसई-विरार महानगरपालिका) Indiako Maharashtra estatuko Palghar barrutian dagoen udalerri eta udala da. Thanetik 18 kilometrotara dago eta Mumbaitik 44 kilometrotara; Mumbaiko metropolialdeko partea da. 1535 eta 1739 artean Portugalgo mende egon zen.

Bertakoen arteko borroka aldi baten ondoren, 1517tik aurrera, Gujarateko parte izan zen. 1526an portugesak ezarri ziren inguruan. 1674an, Maskateko arabiarrek portugaldar gotorlekua erasotu zuten; hurrengo urteetan, Marathi herriak portugaldarrak zergak ordaintzera behartu zituzten. 1690ean izandako epidemia batek biztanleriaren bi heren hil zituen. Marathek erasotua, konkista 1739an amaitu zen eta Bajipur izena hartu zuen. 1767an, holandarrak kolonia bat ezartzen saiatu ziren. 1774an britainiarrek okupatu zuten, baina handik gutxira itzuli zen Marathen eskuetara. 1780an, Goddard jeneralak Vasai eraso eta okupatu zuen, baina marati herriko Peshwa berrezarri zen Salbaiko itunaren bidez. 1817an britainiarrek okupatu zuten eta Konkanera gehitu (1818).[1][2]

Vasei izan zen bi itun garrantzitsu sinatu ziren tokia, 1534ko Basseineko ituna eta 1802ko izen bereko ituna.

2011ko zentsuaren arabera 1.222.390 biztanle zituen: 648.172 gizonezko eta 574.218 emakumezkoak. Alfabetizazio tasa %88,57koa da, estatuko maila baina altuagoa (%82,34koa). Alfabetizazio tasa gizonen artean altuagoa da, % 91,53; emakumeena %85,22koa da. Udalerriaren zabalera 319,4 km²koa da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]