Vasconavarros. Guía de su identidad, lengua y territorialidad

Wikipedia, Entziklopedia askea
'Vasconavarros. Guía de su identidad, lengua y territorialidad'
Datuak
IdazleaJose Mari Espartza (2012)
Argitaratze-data2012
GeneroaSaiakera
Entziklopedia
Jatorrizko izenburuaVasconavarros. Guía de su identidad, lengua y territorialidad
ArgitaletxeaTxalaparta
Herrialdea Euskal Herria
Orrialdeak855
ISBN978-84-15313-41-0


Vasconavarros. Guía de su identidad, lengua y territorialidad 2012. urtean kaleratu zen Jose Mari Espartzaren liburua da. Liburuak itxura entziklopedikoa du. Mende laurden batez, editore nafarrak Euskal Herriko eta, bereziki, Nafarroako historiari buruzko dokumentu esanguratsuak bildu zituen. Emaitza lan izugarria da.

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuaren abiapuntua hau da: Trantsizioa deituriko urteetan, lurraldeko kudeatzaile poitikoek Nafarroa gainerako Euskal Herritik bereiztea erabaki zuten. Hori erakundeen eremuan ez ezik, Nafarroa Garaiaren nortasunarekin eta bizitza historikoarekin zerikusia duen guztian ere egin zen. Elite agintari batek euskal herritarren ezaugarririk oinarrizkoenak ukatzen hasi zen: Nafarroa antzinako Baskoniaren alaba dela; bertako biztanleak euskaldunak edo baskoiak direla; euskara dela haien jatorrizko hizkuntza; nafarrek, mendebaldeko baskongadoekin eta basque kontinentalekin batera, ezaugarri komunak dituen herri bat osatzen dutela, milaka urteko hizkuntzan Euskal Herria deitzen dena; XVI. mendera arte estatu subiranoa izan zutela eta XIX. mendera arte muga propioak izan zituztela.[1]

Oinarri horretatik Espartzak euskal sentimendu horien aztarnak biltzen hasi zen. Entziklopedia honen sarreretan pertsonaia historikoak, lekuak, erakundeak, gertaerak biltzen dira, guztietan Euskal Herriaren ideia horien bila. Bilaketa horretan Espartza nazionalismotik haratago joan zen, oso eskuinekoak eta, baita ere, frankistak izan ziren pertsonengan sentimendu horien elementuak aurkituz.[2]

Vasconavarros entziklopediak ehundaka sarrerak eskaintzen ditu, datu eta bitxikeri ugari eskainiz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]