Jose Mari Espartza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jose Mari Espartza
José Mari Esparza 2016 (cropped).jpg
Bizitza
Izen osoa Jose Mari Espartza Zabalegi
Jaiotza Tafalla1951ko azaroaren 23a (67 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza  (67 urte)
Jarduerak
Jarduerak editorea
Enplegatzailea(k) Txalaparta
Kidetza Altaffaylla
Artikulu hau Tafallako editore eta idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Espartza».

Jose Mari Espartza Zabalegi[1] (Tafalla, 1951ko azaroaren 23a -) Euskal Herriko idazle eta editorea da, Txalaparta argitaletxea sortu eta zuzentzen duena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñeko salestarren ikastetxean ikasi zuenTafallarra.[2] Frankismo garaitik prentsa munduan aritu izan da, bai langileen alde bai diktaduraren kontrako militantzian; Merindad Kultura Elkartea sortu zutenetako bat da. Bere herriarekin lotutako ekimen ugarirekin parte hartu du, bai politikagintzan (Udaleko zinegotzia izan zen Agrupación Electoral Popular-rekin eta HBrekin) bai historia eta istorioen ikerketan, Altaffaylla Kultur Taldea sortuz. 1989tik editore lanean dihardu eta berak sortutako argitaletxea, Euskal Herriko inportanteenetakoa den Txalaparta, jaioterrian kokatzearen aldeko apustua egin zuen.,

Azken urteetan Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataforma bultzatzen ibili da[3]; ezker abertzalearen ekimenetan ere parte hartu du, egoera politiko berriak bilatzeko dinamiketan laguntzekoa asmoz[4][5].

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskalduna bada ere, bere idazki gehienak espainieraz argitaratu ditu; hala ere, bi tomotan egin zuen bere herriaren historia mardul eta eredugarria bi bertsiotan argitaratu zuen, euskaraz eta erdaraz. Liburu asko Tafallari eta Nafarroaren ikuspegi "ez ofizialaren" ezagutzaren zabaltzeari buruzkoak dira.

Beste zenbait liburutan parte hartu du, ezagunena Navarra 1936. De la esperanza al terror (Altaffaylla, 1986) liburua, non koordinatzaile lana egin zuen; liburuak Frankismoak Nafarroan hil zituenen ikerketan eta oro har urte horietako memoria historikoaren berreskurapenean mugarria izan da.

Liburuez gain ehunka artikulu eta kolaborazio idatzi izan du, bai hedabide nagusi batzuetan (Egin, Gara, Diario de Noticias...) bai Tafallaldeko berriak jasotzen dituzten Merindad, La Voz de la Merindad, Letras e Ideas eta Gure liburuak.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Oro har berak sinatutako lanetan Esparza Zabalegi idazten du, hau da lehen deitura normalizatu gabe eta bigarrena normalizatuta. Hala ere, euskaraz Espartza grafia normalizatuan ere aurki daiteke, adibidez Euskaltzaindiaren webgunean edota Sustatun.
  2. a b «Esparza Zabalegui, José María - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-11.
  3. UEUren webgunea.
  4. Hay condiciones para cambiar de escenario bideoa.
  5. Ahí se queda Lerín, Rebelión webgunea.
  6. Liburua Txalapartaren webgunean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]