Velenjeko gaztelua
Velenjeko gaztelua | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Eslovenia |
Hiri-udalerria | City Municipality of Velenje |
Koordenatuak | 46°21′25″N 15°06′36″E / 46.357°N 15.11°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1270 (egutegi gregorianoa) |
Arkitektura | |
Ondarea | |
Velenjeko gaztelua (eslovenieraz: Velenjski grad) Velenje hirian dagoen gaztelua da, XIII mendean eraikitakoa. Šalek haranean muino baten gainean ezarrita dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Indusketa arkeologikoek erakutsi dute aurrehistorian ere jadanik populatua izan zela gazteluaren eremua. Dena dela, gazteluaren lehenengo aipamena 1270ko agiri batean azaltzen da.
XVI mendean hainbat familia nobleen eskutan egon zen gaztelua. XVI mendean Wagen von Wagensberg familiak eskuratu zuen eta berriztu egin zuen pizkundeko estiloan beren egoitza izan zedin.
XIX mendean Coronnini-Kromberg kondeen eskutan egon zen 1943an naziek okupatu zuten arte. Bigarren Mundu Gerra bukatzean Jugoslaviako gobernuak eskuratu zuen. 1957an berrizte lanak egin ziren.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Muino biribil batean eraikita dago, topografiaren ezaugarriak kontutan hartuta. Babes dorre triangeluarra dauka eta bost dorre zirkular dituen harresia ere bai.
Museoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat galeria daude barnean. Afrikako artea, Sloveniako arte garaikidea eta inguruko tresna tradizionalak, bai eta erromatarren garaiko objetuak ere.
Aipatzekoak dira XX mendeko barazki denda baten erreplika, 1930ko taberna baten berreraikuntza eta ikatz meategi baten modeloa ere.
Gaztelutik gertu Esloveniako Ikatz Meategien Museoa (Muzej premogovništva) dago.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Gazteluaren irudia (1830).
-
Gazteluaren irudia (1860).