Velenje

Wikipedia, Entziklopedia askea
Velenje
Velenje
Velenje
hiria
Panorama Velenja 2010.jpg
Coat of arm of Velenje.png
Administrazioa
Herrialdea Eslovenia
EskualdeaSavinja
AlkateaSrečko Meh
Izen ofizialaVelenje
Jatorrizko izenaVelenje
Posta kodea3320
Geografia
Koordenatuak46°22′N 15°07′E / 46.37°N 15.12°E / 46.37; 15.12Koordenatuak: 46°22′N 15°07′E / 46.37°N 15.12°E / 46.37; 15.12
Karte Velenje si.png
Azalera83,5 km²
Altuera398
Demografia
Biztanleria25.594 (2020ko urtarrilaren 1a)
Green Arrow Up.svg261 (2013)
alt_left 12.943 (%50.6)12.651 (%49.4) alt_right
Dentsitatea2.031,27 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1889
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakEsslingen am Neckar, Vienne, Split, Udine eta Piotrków Trybunalski
MatrikulaCE
http://www.velenje.si www.velenje.si

Velenje (vɛˈlɛːnjɛ ahoskatua, alemanez: Wöllan), Esloveniako bosgarren hiria da, Savinja eskualdeko hiri handiena. 2014ko erroldaren arabera 32.862 biztanle ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ljubljana hiriburutik 85 kilometro ipar-ekialdera kokaturik dago, Celjetik 25 kilometrotara. Hainbat aintzira ditu inguruan, Velenje, Družmirje eta Škale.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIII mendean hainbat alditan aipatzen da Celje eta Karintiaren arteko bidean kokaturik zegoen gaztelua, Weln, Welan eta Welen izenekin. XVI mendean Wagen von Wagensberg familiak hartu zuen gaztelua eta pizkundeko estilora berriztu zuten.

Velenjeren alde zaharra dena 1899an gazteluaren azpian kokaturik zegoen 364 biztanleko merkatu-herri txikia baino ez zen. XX mendea hastearekin batera lignito meategiak ireki ziren eta herria zabaltzen hasi zen.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren hiriak garapen handia izan zuen eta hiri modernoa bihurtu zen. Erdiko plazan Titoren munduko estatua handiena ezarri zuten, 10 metroko altuerakoa. 1981ean herriari izena aldatu zioten eta Titovo Velenje ("Titoren Velenje") bihurtu zen. Esloveniak independentzia lortzean berriz ere Velenje izena hartu zuen.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Velenjeko kirol talde arrakastatsuena RK Gorenje eskubaloi taldea da. Hiru aldiz irabazi du Esloveniako Liga eta 2009an Europako EHF Kopako finalista izan zen.

Bi aldiz antolatu da bertan Europako Kros Txapelketa, 1999 eta 2011 urteetan.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]