Venera 1
Itxura
Venera 1 | |
---|---|
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | RKK Energia |
Historia | |
Hurrengoa | Venera 2 |
Espazio jaurtiketa | 1961eko otsailaren 12a |
Loss of signal | 1961eko otsailaren 19a |
Planetary flyby | 1961eko maiatzaren 19a |
Kudeatzailea | RKK Energia |
Honen parte | Venera Programa |
Masa | 6.424 kg eta 643,5 kg |
Venera 1, Artizarraren gainetik igaro zen Venera Programako lehen zunda izan zen. 1961eko otsailak 12an jaurti zuen Sobietar Batasunak.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zunda, beste batzuen artean, honako tresna hauekin hornitua izan zen: magnetometro bat, ioi tranpa bat, mikrometeoritoen detektagailu bat eta izpi kosmiko zenbagailu bat. Venera 1 zundak, ez zuen bultzada sistemarik. Jaurti eta zazpi egunera, Lurretik 2 milioi kilometro ingurura, zundarekin kontaktua galdu zen. 1961eko maiatzak 19 eta 20 bitartean, Artizarretik 100.000 kilometrora igaro zen, ondoren, orbita heliozentrikoan biratzen hasiz.