Venera Programa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Venera lurreratuen kokapena


Venera espazio programa (errusieraz Венера, mendebaldean, batzuetan, Venus edo Venusik deitua, Sputnik hitzaren kaltetzearen ondorioz), Sobietar Batasunak Artizar planetara bidalitako espazio zunda batzuk osatzen zuten. 3.etik 6.erarteko Venera zundek, Artizarraren atmosferaren neurriak hartzeko betebeharra zuten, eta ez zuten lurreratze sistema berezirik, eta, beraz, soilik, planetaren lurraren aurka talka egin zuten, euren erorketan zehar, Artizarraren atmosferaren bidez informazioa bidali ondoren. Venera 7a, lurreratzeko eta planetaren azalera aztertzeko diseinatu zen, eta modu kontrolatuan lurreratu zen Artizar planetaren lurrean 1970ean.

Venera zundak, beste planeta batetako atmosferan sartu ziren, beste planeta batean modu kontrolatuan lurreratzen, planetaren lurrazaletik irudiak bidaltzen eta Artizarraren radar mapak egiten lehenak izan ziren.

Sputnik, Kosmos eta Korabl saileko zunda asko, Venera Programarentzako frogak izan ziren, baina, huts egin zutenez, ez ziren ofizialki programaren barnean sartu.

Ibilgailua Jaurtiketa Helmuga Iristea Hurbiltzea Aipamenak
Venera 1 1961eko otsailak 12 Artizarra 19-05-1961 100.000 km Kontaktu galdua
Venera 2 1965eko azaroak 12 Artizarra 27-02-1966 24.000 km Datu barik
Venera 3 1965eko azaroak 16 Artizarra 1-03-1966 Talka Beste planeta baten lurrazalera iritsitako historiako gizakiak eraikitako lehen objektua.
Venera 4 1967ko ekainak 12 Artizarra 16-10-1967 Talka Atmosferaren datuak
Venera 5 1969ko urtarrilak 5 Artizarra 16-05-1969 Talka Atmosferaren datuak
Venera 6 1969ko urtarrilak 10 Artizarra 17-05-1969 Talka Atmosferaren datuak
Venera 7 1970eko abuztuak 17 Artizarra 15-12-1970 Lurreratua Atmosferaren datuak. Lehendabiziko lurreratze kontrolatua, planetaren lurrazalean
Venera 8 1972ko ekainak 12 Artizarra 22-07-1972 Lurreratua Erradiaktibitate datuak, haizeak eta lurrazaleko eguzki argia
Venera 9 1975eko ekainak 8 Artizarra 22-10-1975 Lurreratua Artizarraren lurrazalaren lehen kolorezko argazkiak
Venera 10 1975eko ekainak 14 Artizarra 25-10-1975 Lurreratua Artizarraren lurrazalaren argazkiak eta neurriak
Venera 11 1978ko irailak 9 Artizarra 25-12-1978 Lurreratua Lurrazaleko datuak
Venera 12 1978ko irailak 14 Artizarra 21-12-1978 Lurreratua Lurrazaleko datuak
Venera 13 1981eko urriak 30 Artizarra 01-03-1982 Lurreratua Artizarraren lurrazalaren lehen kolorezko argazkiak
Venera 14 1981eko azaroak 14 Artizarra 05-03-1982 Lurreratua Artizarraren lurrazalaren argazkiak eta neurriak
Venera 15 1983ko ekainak 2 Artizarra 10-10-1983 Orbitatzailea Artizarraren lurrazlaren mapak
Venera 16 1983ko ekainak 7 Artizarra 14-10-1983 Orbitatzailea Artizarraren lurrazalaren mapak

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]