Veneziako Arte Biurtekoa
Veneziako Arte Biurtekoa | |
---|---|
Mota | Arte erakusketa |
Webgune | labiennale.org… |
Veneziako Arte Biurtekoa (italieraz: Biennale di Arti di Venezia) Veneziako Nazioarteko Arte Erakusketa izenez ere ezaguna, [1] Venezia hirian garatutako eta Italiako gobernuak diruz lagundutako nazioarteko ekitaldi bat da. Gaur egun arte- eta kultura-ekitaldi entzutetsuenetakotzat hartzen da [2] arte garaikidearen nazioarteko erreferentziazko ekitaldia izanik, baita pabilioi nazionalen bidezko ordezkaritzaren egitura mantentzen duen bakarra ere. [3]
Ekitaldia Biennale di Venezia deitzen da bere ekitaldien bi urteko maiztasuna dela eta [4] (1932an hasi zen Veneziako Nazioarteko Zinemaldia izan ezik, urteko maiztasunarekin). Veneziako Nazioarteko Arte Biurtekoa eta Veneziako Nazioarteko Zinemaldia aitzindariak dira, mota horretako lehen ekitaldiak baitira. Veneziako Arte Biurteko erakundeak antolatzen dituen beste ekitaldi batzuk Veneziako Nazioarteko Arkitektura Erakusketa; Veneziako Antzerki Jaialdia; Veneziako Dantza Garaikidearen Jaialdia eta Veneziako Musika Garaikidearen Jaialdia dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «La 58º edición de la Bienal de Arte de Venecia, en imágenes» El País 2019ko maiatzaren 8a.
- ↑ «Bienal de Venecia» Universes In Universes.
- ↑ 58° bienal de venecia. una selección de pabellones nacionales. 2019ko ekainaren 20a.
- ↑ «La historia de la Bienal de Venecia» Istituto Marangoni.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- La Biennale italieraz eta ingelesez
- (Gaztelaniaz) Veneziako Biurtekoa