Edukira joan

Venus ispilukoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Venus ispilukoa
Jatorria
Sortzailea(k)Diego Velázquez
Sorrera-urtea1644
IzenburuaVenus del espejo
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak122,5 (altuera) × 175 (zabalera) cm
Genero artistikoabiluzia eta margolaritza mitologikoa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass92C4, 92D1916 eta 92C452
Kokapena
LekuaNational Gallery
BildumaNational Gallery
InbentarioaNG2057
Historia
ErakusketakVelázquez

Venus ispilukoa (gaztelaniaz, La Venus del espejo) Diego Velázquezek 1647tik 1651ra bitarte egindako margolana da, ziur asko Italian zegoela.

Espainiako Independentzia Gerran, koadroa Godoy jauregiko soldadu frantsesek lapurtu zuten, arpilaketa artistikoen esparruan, eta George Augustus Wallis britainiar margolariaren eskuetara pasatu zen, Espainian William Buchananen agente gisa lan egin zuena, arte-merkatari garrantzitsua, koadroa Ingalaterrara ekarri zuena 1813an.

Egun National Galleryn dago, Londresen.

Venus jainkosa ageri da, jarrera sentsualean, ohe baten gainean eta Kupido semeak eusten dion ispiluari begira. Lan honek aurrekariak ditu: Giorgioneren Venus lotan (1510 i.) eta Tizianoren Urbinoko Venus (1538), esaterako. Margolan honetan, Venusentzat erabiltzen ziren bi pose, ohatze baten gainean egotea eta ispilu bati begira egotea, batera erabiltzen ditu Velázquezek.


Ikus, baita ere

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]