Vesterbro/Kongens Enghave

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kopenhageko barrutiak
A: Indre By
B: Østerbro
C: Nørrebro
D: Bispebjerg
E: Brønshøj-Husum
F: Vanløse
G: Valby
H: Vesterbro/Kongens Enghave
I: Amager Vest
J: Amager Øst

Vesterbro/Kongens Enghave Kopenhage hiriko 10 barrutietako bat da, Vesterbro eta Kongens Enghave auzoek elkarrekin osatzen dutena. 8.22 km²-ko azalera dauka eta 53.351 pertsona bizi dira bertan.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vesterbro[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bien artean iparralderen dagoen auzoa da, Indre By (Alde zaharra) barrutiarekin eta Frederiksberg udalerriarekin muga egiten duena. Azaleraz Kongens Enghave baino txikiagoa den arren populazio bikoitza dauka. Vesterbro izenak "mendebaldeko zubia" esan nahi du, izan ere bertatik pasatzen zen bidea Kopenhageko harresietako mendebaldeko atera zuzentzen baitzen. Bide adokinatu bakarra zen gainera eta beraz trafiko handia zeukan.

Hasiera batean Vesterbro bidearen izena baino ez zen arren XIX mendearen bukaerarako auzoak hartu zuen izen hori eta bideari Vesterbrogade ("Vesterbroko kalea") deitu zitzaion.

Aipatzeko ondasun nabarmenenak Indre By auzotik gertu ditu, hala nola:

Auzoaren hegoaldean Jacob Christian Jacobsenek sorturiko Carlsberg garagardotegiaren inguruan Carlsberg auzoa eratu zen.

Kongens Enghave[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barrutiaren hegoaldeko zatia osatzen du, Vesterbro baino zabalagoa eta dentsitate baxuagoa duena. Kongens Enghave izenak "erregearen zelaiko lorategiak" esan nahi du. Batzuetan Sydhavnen izena eman zaio, "hegoaldeko kaia".

Kaia dela eta, eremu industrializatua izan da eta langileentzako auzoak eraiki ziren XIX mendearen bukaeran. XX mendean gizarte arazo handiak izan ditu, izan ere maila baxueneko biztanleria izan baitu, bizi-esperantza baxuena zeukana gainera. Azken urteetan biziberritzeko ahalegin handia egin da eta esazio berde ugari eratu dira bizi kalitatea nabarmen hobetu delarik. Nazioarteko konpainia handiek bertan ezarri dituzte beren egoitzak.

Danimarkako hilerririk handiena den Vestre Cemetery bertan dago.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]