Carlsberg

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carlsberg
Datuak
Izen ofiziala
CARLSBERG BREWERIES A/S
MotaGaragardo-lantegia, negozioa, enpresa eta kapital irekiko enpresa
Jarduera sektoreabeverage industry (en) Itzuli eta Elikagaien industria
HerrialdeaDanimarka
Jarduera
Eskumendekoak
Enplegatuak38.906 (2022)
Ekoizpena
Agintea
Zuzendaritza-taldea
Egoitza nagusi
Legezko formaaktieselskab (en) Itzuli
JabeaCarlsberg Foundation (en) Itzuli eta BlackRock
Zeren jabe
Ekonomia
Diru-sarrerak70.300.000.000 kr (2022)
Balore-burtsaNasdaq Copenhagen A/S (en) Itzuli
Historia
Sorrera1847
Sortzailea
webgune ofiziala
Twitter: carlsberggroup Instagram: carlsberg Edit the value on Wikidata

Carlsberg (danieraz ˈkʰɑˀlsˌpɛɐ̯ˀ ahoskatua) Danimarkako garagardo lantegi garrantzitsuena da eta munduko konpainia handienetakoa.

Kopenhageko lantegian garagardo industriaren inguruko museo txiki bat dauka eta bisitaldiaren bukaeran bertan ekoizturiko garagardo desberdinen dastaketa egin daiteke.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kopenhagetik gertu dagoen Valby muinoan sortu zuen 1847. urtean J.C. Jacobsen enpresagizonak. Izena semearen omenez jarri zion, Carlen muinoa esan nahi baitu danieraz. 1875. urtean Carlsberg Laborategia sortu zuen halaber, kalitate oneneko garagardoa metodo zientifikoak erabiliz lortzeko asmotan. Saccharomyces cerevisiaeren andui propioa lortu zuen Saccharomyces carlsbergensis izena eman ziolarik. Carl Jacobsen semearekin izandako istiluen ondorioz Kopenhageko lantegiari izena aldatu zion Ny Carlsberg (Carlsberg berria) deituz.

Carlsberg konpainia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970. urtean Kopenhageko beste garagardotegi bat hartu zuen, Tuborg, eta 1992. urtean Tetley ingelesa. Gaur egun Carlsberg Taldea munduko laugarren garagardo konpainia handiena da tamainan. 45.000 langile ditu eta munduko 50 herrialdetan saltzen da.

Carlsberg lantegian ekoizten diren markak:

Carlsberg Taldeak hartzen dituen markak:

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]