Vicenta Fernández-Montesinos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vicenta Fernandez-Montesinos» orritik birbideratua)
Vicenta Fernández-Montesinos
Bizitza
JaiotzaGranada1930eko abenduaren 9a
HeriotzaAravaca2023ko irailaren 12a (92 urte)
Familia
AmaConcepcion García Lorca
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Vicenta Fernandez-Montesinos García-Lorca, edo Tina Montesinos (Granada, Andaluzia, 1930eko abenduaren 9a - Aravaca, Madril, 2023ko irailaren 12a) granadar idazlea izan zen. Liburuak sinatzeko orduan Tina Montesinos jartzen zuen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurasoak Concepcion Garcia Lorca eta Manuel Fernández-Montesinos Lustau (1901-1936) izan ziren. Manuel neba eta ahizpa Concha izan zituen. Aita medikua eta politikoa zen, 1935ean, errepublikaren sasoian Granadako alkatea izan zena. Lehen urteak Huerta de San Vicenteko familia etxean bizi izan zen, Lorca familiaren udako etxean, gero museo-etxe bihurtu zena. Sei urte zituela, 1936ko abuztuan, Francoren armadak aita erahil zuen eta hiru egun geroago osaba Federico García Lorca ere bai.[2]

1940ko udan, familiako gainerako kideek "Marqués de Comillas"n ontziratu ahal izan zuten erbestera, Ameriketako Estatu Batuetara, alde egiteko, New Yorkera hain zuzen ere. Erbestealdi horrek ia hamar urte iraun zuen, eta berrogeita hamarreko hamarkadan itzuli zen Madrilera.[3]

Argitaratutako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tica Fernández-Montesinosek bi memoria-liburu idatzi zituen: Notas deshilvanadas de una niña que perdió la guerra (2007), Comares argitaletxeak argitaratua. Gerra Zibila hasi aurretik San Vicenteko baratzean izandako haurtzaroko kontakizuna da.[4][5]
  • 2018an, Ediciones Dauroren El sonido del agua en las acequias argitaratu zuen, eta Estatu Batuetako erbestealdiaren bizipenak kontatzen ditu.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) PAÍS, Ediciones EL. (2006-07-19). «Artículos escritos por Vicenta Fernández-Montesinos» El País (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
  2. «Muere la sobrina de Federico García Lorca, la última persona que le conoció en vida» www.hablandoenplata.es 2023-09-14.
  3. Novo, Marta González. (2023-09-13). «Muere Tica Fernández Montesinos, la última persona que conoció a García Lorca» El País.
  4. Press, Europa. (2008-05-16). «Vicenta Fernández-Montesinos rememora en un libro su infancia en Granada junto a su tío Federico García Lorca» Europapress.
  5. (Gaztelaniaz) «Sobrina de Lorca recoge en un libro vivencias familiares en su exilio en EEUU» La Vanguardia 2018-04-21 (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
  6. (Gaztelaniaz) Rodríguez, Pablo. (2018-03-13). «Un libro recupera la memoria del exilio de la familia Lorca» Ideal (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]