Victoria Malinowska

Wikipedia, Entziklopedia askea
Victoria Malinowska
Bizitza
JaiotzaXIX. mendea
HeriotzaXX. mendea ( urte)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Victoria Malinowska margolaria izan zen. Ez dabo berari buruz datu askorik. Dakigun gauza bakarra Errusian jaio zela eta gutxira haren herrialdetik ihes egin behar izan zuela.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere aita soldadu errusiarra zen eta horregatik Victoria Malinowska errusiarra zen. Gaztea zenean, Krimeara egin zuen bidaia bat eta Siberian zegoenean, hainbat museo bisitatu zituen; adibidez, Varsoviako museoa, San Petersburgokoa eta Berlingoan. 1912an Parisera joan zen bizitzera eta han Ignacio Zuloaga ezagutu zuen. Lehenengo Mundu Gerra zela eta Espainiara emigratu behar izan zuen bere ama eta ahizparekin.

Ibilbide artistikoaren hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin Espainian, Pradoko museoko artista handienak aztertu zituen. Berehala sartu zen gizarte- altuan eta harreman handia izan zuen gizarte aberatseko jendearekin. Victoria Malinowska 1917an bere estudioan eman zuen bere lehenengo festa artistikoa Andrés Segovia eta Zubiaurreren emaztearen laguntzarekin antolatu zuen festa. Jende oso garrantzitsua joan zen festa horretara.

Obrak eta erakusketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1918ko ekainean erakusketa bat egin zuen Bellas Artesen. Donostiako, Biarritzeko eta Madrileko paisaiak, bodegoiak eta erretratuak erakustsi zituen.  Valentín Zubiaurrek erretratatzen du.

Hiru hilabete pasa ondoren, Salonen erakusketa bat egin zuen eta Euskal Herriaren hainbat paisaiari buruz. Pilar Zubiaurre gailentzen.

1925eko abenduan bere lanen erakusketa bat aurkeztu zuen Arte Modernoko Museoan. Bertan, Poloniako enbaxadorea, nobleziako pertsonaiak eta Moreno Carbonero eta Valentín de Zubiaurre margolariak izan ziren.

1926an Un retrato lanarekin parte hartu zuen Arte Ederren Erakusketa Nazionalean, baina handik gutxira margolariari buruzko berriak izateari utzi zioten.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

http://www.fernandoalcolea.es/Pintoras-extranjeras-en-Espanya/Victoria-Malinowska/