Andrés Segovia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Andrés Segovia
Andrés Segovia (1963) by Erling Mandelmann.jpg
Bizitza
Izen osoa Andrés Segovia Torres
Jaiotza Linares1893ko otsailaren 21a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril1987ko ekainaren 2a (94 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (miokardio infartu akutua)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea gitarra-jotzailea, musikaria, musika-irakaslea, musikagilea eta classical guitarista
Jasotako sariak
Kidetza Artists Rights Society
San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Real Academia de Bellas Artes de Nuestra Señora de las Angustias
Genero artistikoa musika klasikoa
Musika instrumentua gitarra
biolina
IMDb nm0782074

Andrés Segovia Torres (Linares, 1893ko otsailaren 21a - Madril, 1987ko ekainaren 2a), Salobreñako I. markesa, espainiar gitarrista izan zen. Hamabost urte zituela eman zuen lehen kontzertua Granadan. Geroago arrakasta handia izan zuen Madrilen eta Bartzelonan. 1916an, sona handiko bira bat egin zuen Hego Amerikan, eta 1924ean egin zuen aurkezpena Parisen, eta 1926an Estatu Batuetan. Garai guztietako gitarrista ospetsuenetako bat izan zen Segovia; oso goraipatua izan da haren gitarraren hots-kalitatea. Ikasle ugari izan zituen. Honoris causa doktore izendatu zuten unibertsitate askotan, Oxforden, besteak beste. Madrilgo San Fernandoko Arte Ederretako akademiko ere izendatu zuten. Gitarrarako lan klasiko ugari berridatzi zituen, eta musikagile askok idatzi zituzten harentzako lanak: Turina, Castelnuovo-Tedesco, Villa-Lobos, Ponce eta Rodrigo (Fantasía para un gentilhombre).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andrés Segovia Aldatu lotura Wikidatan