Victoriano Mateo Ramírez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Victoriano Mateo Ramírez
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakVictoriano Mateo Ramírez
JaiotzaArabako Errioxako kuadrilla, 1872
Herrialdea Araba
HeriotzaBilbo, 1951 (78/79 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakartista
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakKubako Gerra
Espainiako Bankuaren Bilboko egoitza.
Bilboko Erresidentziaren eliza.

Victoriano Mateo Ramírez (Arabar Errioxa, 1872Bilbo, 1956), forja-langile artistikoa izan zen, hainbat eraikinen eraikuntzan parte hartu zuen, horietatik garrantzitsuenak Bilboko Espainiako bankuaren egoitza eta Urkixo zumarkaleko Erresidentziaren eliza.

"Errioxa" ezizenaz zen ezaguna.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabar Errioxan sortu zen eta 14 urte zituelarik joan zen gurasoekin Bilbora bizitzera. Kubako gerran parte hartu zuen, eta ondoren Bilbora itzuli zen. Bertan ezkondu eta alaba bat ukan zuen.

Forja-langile artistikoa zen ogibidez, Bilboko lantoki batean aritu zen Guadixen (Granadan) eskaera batzuk jaso eta bertara bizitzera joan arte. Guadixen bi jauregitan egin zuen lan. Ondoren Bilbora itzuli zen eta Bilboko Zabalguneko hainbat bizitokitan esku hartu zuen bere lanekin. Bilbo hiriaren hazkuntza tarteko, eraikin horietatik gehienak solairu ugariko bizitokiak egiteko bota zituzten.

Bilbon hil zen, 1951n.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Erresidentzia elizaren ate nagusia, Bilbao (1891)
  • Espainiako Bankuaren forja-lan atea, Bilbao (1923)
  • Bi jauregi Granadako Guadix herrian.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.