Arabako Errioxako kuadrilla

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Arabako kuadrillari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Errioxa (argipena)».
Arabako Errioxako kuadrilla
Araba, Euskal Herria

Arabako errioxa.jpg

Arabako Errioxa udazkenean, Guardiatik.
Kokapena

Arabako Errioxako kuadrilla armarria

Arabako Errioxako Kuadrilla.svg
Ezaugarriak
Azalera 315,83 km²
Biztanleria 11,419 (2014)
Dentsitatea 0 biztanle/km²
Udalerriak 15
Herririk handiena Oion (3,305 biztanle)

Arabako Errioxako kuadrilla edo Arabako Errioxa (ofizialki Biasteri-Arabako Errioxako Eskualdea[1]) Araba osatzen duten zazpi kuadrilla edo eskualde administratiboetako bat da. Hiriburua Guardia da; hala ere, Oion da udalerririk jendetsuena (3.246 biztanle 2010ean).

Ebro ibaiaren ertzean dago kokatuta eta klima mediterraneoa du. Ardo ekoizpena da jarduera ekonomikorik garrantzitsuena.

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondoko udalerriak biltzen ditu:

# Udalerria Kontzejuak Alkatea Alderdi politikoa Biztanleria
(2012)
Biztanleriaren %-a Azalera (km²)
1 Bastida Gatzaga Buradon Laura Perez Borinaga EAJ 1.508 12,9 38,17
2 Elvillar Enrique Perez Mazo EAJ 368 3,2 17,50
3 Ekora Rafael Fernandez Jalon EAJ 285 2,5 18,80
4 Eltziego Luis Aldazabal Ruiz de Viñaspre Zieko Bai 1.037 9,2 16,32
5 Kripan Joseba Fernandez Calleja EAJ 194 1,7 12,52
6 Guardia Campillar, Páganos, Serna Lucio Castañeda Martinez de Treviño EAJ 1.508 13,3 81,08
7 Lantziego Gorka Mauleón EAJ 685 6,2 24,20
8 Lapuebla de Labarca Maria Teresa Cordoba Fernandez Lapuebla Avanza 848 7,6 5,99
9 Leza Jose Antonio Suso Perez de Arenaza EAJ 252 2,3 9,92
10 Mañueta Francisco Javier Garcia Perez de Loza PP 317 2,9 9,46
11 Moreda Araba Miguel Angel Bujanda Fernandez EAJ 246 2,2 8,67
12 Navaridas Miguel Angel Fernandez Gonzalez PP 220 1,9 8,92
13 Oion Gorrebusto
Labraza
Jose Eduardo Terroba Cabezón EAJ 3.305 28,5 45,16
14 Samaniego Pili Garmendia EH Bildu 331 2,9 10,64
15 Villabuena Araba Iñaki Perez Berrueco EAJ 319 2,8 8,48
Arabako Errioxako kuadrilla 11.429 100 315,83

Inguru naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdea Bernedoko mendatetik ikusita.

Arabako Errioxa Ebro ibaiaren sakonunearen barnean dago, bi muga hauek dituela: Toloño mendilerroa iparraldean, eta Ebro ibaia hegoaldean. Kantauri itsasotik gertu dagoen arren klima kontinental leuna du Arabako Errioxak (urtean 16,7 gradu batez beste eta 430 mm ur).

Landarediari dagokionez landareak mediterraneoak dira nagusi, ezpela, artea, pinua eta makala ibaien inguruan. Ebro ibaia da Arabako Errioxako ibai nagusia, eta bertan isurtzen dute ura Toloño mendilerrotik jaisten diren errekek (Herrera, Mayor, Pisarnoso, Acequia, Gines, Uneba, Galijo, Viñaspre, Valvarriñaga, Conchaval, Buenpajera eta Valdevaron).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.a. 5000. urtetik, Mesolitotik, hainbat herri finkatu edota igaro dira Arabako Errioxatik. Atlantiko eta Mediterraneo aldeetako kulturen arteko bilgunetzat hartu izan da Arabako eskualde hori (kultura zelta, zeltiberiarra eta euskalduna). Erromatarrak Ebroko goi arroan egokitu zirenean, herri euskaldunak (autrigoiak, barduliarrak edo baskoiak) bizi ziren Arabako Errioxan.

V. mendetik aurrera, Erromako inperioa deuseztu ondoren, bisigodoen begiradapean geratu zen Arabako Errioxa euskalduna. VIII. mendean, Errioxako lurrez jabetu ziren arabiarrak. X-XI. mendeetan, Nafarroako eta Gaztelako koroek gutiziaturiko eremu bihurtu zen Araba guztia. Arabako Errioxa Nafarroako lurra zen, Lizarraldeari zegokiona eta hala iraun zuen XVI. mende hasiera arte. XV. mendean hasi zen, gaztelerak bultzatuta, euskararen gainbehera Errioxan.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzari dagokionez, gaztelania da nabarmen nagusi Errioxa Arabarrean. 1996an, 978 euskaldun, 831 ia-euskaldun eta 7.673 erdaldun bizi ziren bertan. Nolanahi ere, ia-euskaldunen kopuruari erreparatuta ikus daitezkeenez, indar aipagarria hartu du euskalduntzeak azken urteotan.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alor ekonomikoan, eskualde aberatsa da Errioxa Arabarra. Industriak osatzen du eskualdeko balio erantsiaren zatirik handiena: 1996ko datuen arabera, sektore horrek ekartzen zuen aberastasunaren % 46, 4 puntutan Arabako batez bestekotik gora. Nolanahi ere, datu hori zehaztu beharrekoa da, batez besteko horretan aparteko eragina baitu Oion udalerri jendetsu eta industrialak.

Bestalde, oro har ardogintzari lotutako lehen sektoreko jarduerek aparteko garrantzia dute eskualdean. Ardogintzaren inguruan, bestalde, zerbitzuak eta turismoari zuzendutako jarduerak ere eraberritzen ari dira Errioxa Arabarrean azken urteotan.

Ardogintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errioxa mahats lurralde oparoa izan da historian zehar, eta, Nafarroarekin batera, ardoz hornitu ditu luzaroan iparraldeko euskal lurraldeak. Mundu osoan ospetsu bihurtu da gaur egun Errioxako ardoa. Mediterraneo aldeko erromatarrek irakatsi bide zizkieten errioxarrei mahatsa lantzeko eta ardoa egiteko teknikak. Erdi Aroan bere horretan iraun zuten teknika horiek. XIX. mendearen bukaeran, teknika berriak abiarazi zituzten Errioxako ardogintzan Bordele aldeko ardogile frantsesek eta gaurko egunean ardo industria modernoa dago Errioxan.

Eskualdea Errioxako ardoa ekoizten duen hiru azpi-eskualdeetako bat da. Tartean, Guardia, Eltziego eta Lantziego dira herri ekoizle nagusiak.

Pertsonaia ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Azaroaren 20ko 63/1989 Foru Araua, eskualdeei buruz.. Arabako Batzar Nagusiak Noiz kontsultatua: 2010-12-26.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]