Fehérvár FC

Wikipedia, Entziklopedia askea
Videoton FC» orritik birbideratua)
Fehérvár Football Club
(Videoton FC)
Ezizena(k)Vidi
Sorrera1941
Futbol zelaiaSóstói Stadion
edukiera: 14.300 lagun
inaugurazioa: 1967 (2004an berriztua)
PresidenteaHungaria István Garancsi
EntrenatzaileaPolonia Bartosz Grzelak
LigaHungariako Liga
2022-2310.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Lech Poznań talde poloniarraren aurkako partida, 2015ean.
Sóstói Stadion.

Fehérvár FC (2018 arte Videoton FC) Hungariako futbol talde bat da, Székesfehérvár hirikoa. Hungariako bi liga eta bi kopa irabazi ditu baina azken urteetan Hungariako puntako taldea bihurtu da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Videoton FC 1941ean sortu bazen ere garai onena 80. hamarkadan izan zuen Ferenc Kovács jokalariaren eskutik 1982an Ligan bigarren egin eta 1985ean UEFA Kopako finala jokatzera iritsi baitzen. Real Madrilen aurka jokatzea egokitu zitzaion. Hungarian 0-3 galdu arren, Madrilen 0-1 irabazi zuen.

Hurrengo urteetan lehen mailan aritu bazen ere ez zuen aparteko emaitzarik lortu.

2006ko Hungariako Kopako garaipenak aro berri bati hasiera eman zion. Finalean 2-2 egin ondoren penalti jaurtiketatan lortu zuen Vasas SC garaitzea. 2010tik aurrera jokatu diren ligatan 2011ekoa irabazi eta beste hiruetan bigarrena izan da.

2014-15 denboraldian liga irabazi zuen eta Kopako finalista izan zen. Ordutik lehen bi postutan ibili da eta 2018an Liga berri bat irabazi zuen. 2019an Kopa eskuratu du.

2018an izena aldatzea erabaki zuen MOL Vidi FC bihurtuz eta 2019an aldaketa berria izan zuen eta MOL Fehérvár FC bihurtu zen.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hungarian: 9[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Liga (3): 2011, 2015, 2018.
  • Kopa (2): 2006, 2019.
  • Hungariako Superkopa (2): 2011, 2012.
  • Hungariako Ligako Kopa (3): 2008, 2009, 2012.

Nazio artean: 0[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UEFA Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0):
  • Finalista (1): 1985.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]